Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/28

Andoni Ortuzar: “Zantzu ona litzateke ezker abertzalea hauteskundeetan egotea”

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariaren esanetan "zantzu ona litzateke ezker abertzalea hauteskundeetan egotea", baina zehaztu duenez "une honetan duen drama txikia da gaia ez dagoela osorik bere esku; alde batetik dago ETAren eskuetan eta honek ematen dituen urratsen arabera, eta bestetik Espainiar Estatuaren gaitasunaren arabera, Espainiar Gobernuaren eskuetan edo justizi epaimahaien eskuetan". 

Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar: “Zantzu ona litzateke ezker abertzalea hauteskundeetan egotea”

ARGAZKIA JAITSI

Ortuzarrek Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, "guk batzuei eta besteei planteatu diegu (ezker abertzalea eta Espainiar gobernua), EAJk bakoitzarekin hitz egiteko duen gaitasunaren arabera eta EAJk prozesua errazteko edo bultzatzeko gaitasunik duela uste badute, gu prest gaudela", azpimarratu du.

Bere iritsitan ez da urratzen "ETAren inguruan dauden oinarrien gaineko adostasuna". "EAJren aldetik ez, eta gu ez gara inoiz adostasun horren parte hartzaile sutsu izan, hau da, azken finean bakoitzaren aukera politikoak, adierazteko eta iritzi politikorako eskubideak estutzea zela esaten zuten adostasun hori,  argiak izan gara beti ETArekiko", azaldu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!