Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/30
Ortuzarrek Patxi Lópezi “bakeagatik mugitzea” eskatu dio “lehendakaria dela uste badu”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Patxi López lehendakariak adierazi dio "bakearen alde mugi dadila, Euskadiko lehendakaria dela uste badu". Halaber, baieztatu egin du gizarteak "ETAren azken adierazpena" behar duela eta ezker abertzaleak bere diskurtsoa "ekimen egiaztagarriz" osatu behar duela.
Egunotan eman den eztabaidaren kariaz, Ortuzarrek uste du PSE-PP arteko akordioa "hitzarmena baino gehiago, bahiketa bat" dela, eta PSEri eskatu dio buruzagitza beregana dezala, horrek popularrekin apurtzea ekartzen badu ere. PSE alderdiaz baieztatu duenez, "ez da zentzuzkoa argi dagoena ukatzea" eta ezker abertzalearekin bildu ez bada, lehenbailehen egin behar duela. Bizkaiko EAJ-PNVren lehendakariak galdetu duenez, "zein izango litzateke arazoa, sozialistak eta ezker abertzaleak bildu izan balira?"; eta "denen arteko elkarrizketa" defendatu du "batez ere Euskadin bizi den gatazka politiko eta bortxazko egoera honetan".
PP alderdiak bileraren inguruan egin dituen adierazpenen gainean azpimarratu du popular eta sozialisten arteko akordioa "hitzarmena baino gehiago, PPk PSE-EE bahitzea izan da, politika egiteko lotuta eta bahituta baitauka". "Nire ustetan, euskal politikagintzan iritsi da mozorroa kentzeko garaia" berretsi du. Zentzu berean galdetu duenez, "zergatik egin ote zen Jaurlaritza hau, bakea ekartzeko elkarrizketa politikoa jasanezin egiten bazaio?". "Une honetan bakerako aukera badago eta Gobernua honengatik apurtzen bada, zer nolako oinarritan ezartzen da Jaurlaritza hau? EAJ paretik kentzeko? Euskadi Espainolizatzeko?".
Azkenean, Ortuzarrek gaineratu duenez EAJk "esaten duena egiten du eta egiten duena esaten du", eta. gogoratu duenez, ETAren aldeko "urrats argia" emango balitz, EAJ prest dago tartean sartzeko eta "hitz egiteko duen gaitasuna eskaintzeko".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS