Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/07

“Pastorren “aldaketa lasaia” PPrekiko duen akordioa udal eta aldundietan zabaltzea da”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakaria Sopelanan izan da gaur eguerdian herriko batzokia inauguratzeko ekitaldian eta bertan, zalantzak ez izateko deia egin du. "Zenbakiak egoki geratzen zaizkien tokian, PP eta PSE alderdiak gobernatzen saiatuko dira. Hori da beren helburu nagusia: Gobernua kentzea. Baina gero, Gobernura iristen dira eta gobernatzen ez dakitela erakusten dute. PP eta PSE elkarrekin doaz eta helburu bakarra dute. Guk baino zenbaki handiagoa egitea. Berdin die gehiengo sozialak. Berdin die gehien bozkatutako zerrenda. Ideia bat baino ez dute, EAJri Gobernua kentzea. Horixe da beraien iparra. Hori da Espainiaren iparra PP eta PSOErentzat".

Ezagutzera eman
Ortuzarrek hitz horien bidez aipatu nahi izan ditu Antonio Basagoiti, "berak esan baitu EAJri kendu nahi diola Gobernua", eta José Antonio Pastor. "Pastorrek ere esan du hau, Bizkaiko hautagaiak Bizkairako duen apustua da, "aldaketa lasaia" EAJ eta José Luis Bilbaoren aurrean. Eta "aldaketa lasai" hau da Alderdi Popularrarekin duten akordioa aldundi eta udaletara hedatzea. Ez izan zalantzarik".

BBBren lehendakariak aztertu egin ditu Eusko Jaurlaritzak pilatu dituen negatiboak. Azkenekoak izan dira aste honetakoak. "Babes ofizialeko etxebizitzaren salneurriak %12 egin du gora eta euskarari emandako laguntasunek %12 egin dute behera". Beste neurri batzuk ere ez dira ahazteko modukoak eta "neurri hauek ez dira bate ere sozialak": "osasun zentroak asteburuetan ixtea, itxaron zerrendak biderkatzea, Heldu zerbitzua kentzea, Gizarte Larrialdietarako Laguntasunak %25ean murriztea, Hobetuz prestakuntza programari 6,7 milioi kentzea, garraio publikoan inbertsioak murriztea... Horiek dira López Gobernuak erabiltzen dituen aditzak: itxi, bukatu,murriztu, kendu eta beheratu".

Bizkaiko buruzagi jeltzalearen esanetan, "EAJ-PNVren konpromisoa bikoiztu egiten da". "Lortu egin dugu. Akordio handi bat multzo sozio-ekonomiko guztirako, Euskadin benetako enplegurako politika eraginkorrak egiterik izan dezagun. Gure hurrengo erronka Gobernu zentralarekiko alde biko batzordea eratzea da Estatutuaren betepena lortzeko, autogobernuan eta ongizatean haztea. Eta orain, inbertsioak ere bai. Horretarako da gure lana, horretarako dago Madrilen dugun  legebiltzar taldea. Euskadin ez dadila trena gelditu. 112 milioi euro lortu ditugu herriz herri krisialdi honi aurre egin diezaiogun eta aurrera egin dezagun. Prestakuntza, ikerkuntza eta garapen egitasmoak egiteko. Inbertsioa gure herrien garapenerako".

Josu Landaluze

Josu Landaluze Sopelanako EAJ-PNVren hautagaiak azken lau urteen inguruko azterketa egin du, baina pozik agertu da . "Bost zinegotzi gaude hamazazpiko talde batean gobernatzen eta osoko bilkurara eraman diren gaien %98 ondo irten dira; oinarrian eta laburbilduz, zera egin dugu: galdetu, entzun eta egin".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!