Prentsa Aretoa

Berriak

2011/02/21

Ortuzarren esanetan euskal Kutxen Lege egitasmoa “ zentzugabekeria da “ PSEK orain ez daukan indar politikoa irabazteko ”

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak baieztatu duenez Eusko Jaurlaritzak Euskal Kutxen Bat egiterako aurkeztu duen Lege Egitasmoa “zentzugabekeria da” eta helburu bakarra dela Alderdi Sozialistek orain ez duen indar politikoa irabaztea eta horretarako “atzeko atetik sartzea”.

Ezagutzera eman

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek baieztatu duenez “okertu egin daitezkeen gauzak dauden arren” Euskal Kutxen Lege Egitasmoa da “Espainiar Estatu osoko Autonomi Erkidegoko mahai baten gainean egon daitekeen lege zirriborrorik okerrena”.

Buruzagi jeltzaleak azpimarratu duenez “Euskal Kutxen legea aldatzera derrigortzen duen joera da kutxak despolitizatzea, kutxetako batzarretan ordezkaritza publikoa murriztea” Kritikatu duenez, “Aguirre legearekin, murriztu beharrean bi eragile berri izango dira Eusko Legebiltzarraren eta Batzar Nagusien bidez, hori bai, udal txikienei boterea kenduta”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!