Prentsa Aretoa
Berriak
2011/05/10
JOSE LUIS BILBAO: “Bizkaiko txakolin-egileek gure babesa daukate”
Gaur, Urdaibaien dagoen, Muxikeko Berroja auzoan Bizkaiko txakolindegietako jabeekin izan den ekitaldi politikoan Bizkaiko Ahaldun Nagusirako EAJren hautagai den Jose Luis Bilbaok azaldu duenez, “hona etorri gara, Bizkaiko txakolin-egileek gure babesa daukiela adierazteko.
“Desgaste-kanpaina jasaten ari gara, eta, kanpaina horretan, Euskadigaz mugakide diren lurraldeek euren ardauak “txakolin“ marka generikoagaz merkaturatu gura dabez, araudi propiotik eta erkidegoko arauditik kanpo” gaineratu du Jose Luis Bilbao Berroja Txakolindegian burutu den ekitaldian.
Bizkaiako Ahaldun Nagusiak azaldu duenez, “iruzur argi horren aurrean, Jaurlaritzak jarrera anbiguo eta nahasgarria euki dau. Izan be, Jaurlaritzak ezelango zalantza barik defenditu beharko leukez gure produktua eta gure upeltegiak”.
“Bizkaian eta Euskadin, herri-administrazinoak beti egon gara sektoreko profesionalen alboan. Eurekaz egon gara barrikuntzarako eta kalidaderako bidean, eta txakolina merkadu barrira zabaltzeko bidean. Nire esku dagoan guztia egingo dot marka hau babesten segiduteko. Izan be, ez daigun ahaztu, txakolina produktu osogarria be bada, eta gure lehen sektoreari bizirik irauten laguntzen deutso. Ganera, gure garapen iraunkorrerako funtsezkoa dan nekazaritza eta abeltzaintzako lanbideari eusten be laguntzen dau”.
Amaitzeko gaineratu du baita “ogia gaurko, baina baita biharko be. Enplegua gaurko eta biharko. Gure interesak defendidutea, kanpoko mehatxuen aurrean. Hori da gure oraingo eta geroko garapenaren gakoa”.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












