Prentsa Aretoa

Berriak

2011/05/11

José Luis Bilbao: “Ez dezagun denbora gehiago galdu gaurko arazoak konpontzeko, gaurko eta biharko ogia bermatu behar dugu”

Bizkaiko Ahaldun Nagusia kontu publikoak zorroztasunez gestionatzearen alde agertu da eta “guztiz dohakoaren” demagogia eta “dirua alferrik gastzea” kritikatu du.

Ezagutzera eman
José Luis Bilbao: “Ez dezagun denbora gehiago galdu gaurko arazoak konpontzeko, gaurko eta biharko ogia bermatu behar dugu”

ARGAZKIA JAITSI

“Ahal dena baino diru gehiago gastatzen duena hondamendira doala” oinarritzat hartuta, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Aldundiko buru izateko EAJ-PNV-ren hautagaiak, José Luis Bilbaok, gaurko gizartearen arazoak konpontzeko denbora gehiago ez galtzeko deia egin du.

Bilboko Txurdinagako auzoan izan den ekitaldian, “beteko ez dutena agintzen dutenak, guztiz dohakoaren demagogia erabiltzen dutenak eta orain arte sortutako diru-kaudimena deusteztatu dutenak” salatu ditu. Hitz horiekin, egungo Gobernu sozialista kritikatu du, “aldaketa okerrera ekarri duen Gobernua” dela esan du. Bilbaok aurreko Gobernu abertzaleen kudeaketaren herentzia “eralgi” dutenei ez sinisteko eskatu du. “Bizitzeko berriztetzea, gaurko eta biharko lana eta jasotzeko ereitea” bultzatu ditu. “Azken bi urteotan, aldaketa okerrera ekarri duen Gobernuak, sei bider handitu du Euskadiren zorra” argitu du Ahaldun Nagusiak.

Berehala egin beharrekoa, Bilbaoren hitzetan, jarduera berreskuratzea da, “lanerako aukerak bilatzea kontu publikoak zorrotz gestionatuta, eskubideak bermatzea, aldi berean hiritaren betebeharrei gogor eutsiz”. “Helburuen lehenestea eta kudeaketaren zorooztasuna” aipatu ditu EAJ-PNV-ren zigilu bezala. “Administratzen, dirua eraginkortasunez biltzen eta kriterio zuzenaz inbertitzen jakin dugu” esan du Bilbaok. Bilbo hiriaren eta Bizkaiaren eraldaketa jarri ditu adibidetzat, “hemen bizi eta lan egiten dugunon” lorpena da.


Ahaldun Nagusiak Partidu Popularra ere kritikatu du, izan ere, “beteko ez dutena agintzen dute, jakin badakitelako inork ez diela erantzukizunik eskatuko ez dutelako gobernatuko” Eta PSE-rekin duten hitzarmenari esker gobernatuko balute, “sekula ezagutu ez ditugun doitze-neurriak” ezarriko lituzkete Bilbaoren ustez.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!