Prentsa Aretoa

Berriak

2011/05/13

JOSE LUIS BILBAO: “Gakoa da berrikuntza eta lankidetza publiko-pribatua”

Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak gogora ekarri du EAJ-PNVk ekonomia eta enplegua berreskuratzeko duen gaitasuna. “Labe Garaietan 12.000 langile zeuden. Sektorea hondoratu zen eta lanpostuak desagertu egin ziren. Gaur egun, Altzairugintza Konpaktuan 400 langilek garai haietan 12.000 pertsonek produzitzen zuten altzairua produzitzen dute. Beste aldetik, Labe Garaiek funtzionatzen zutenean, ganadua zegoen gaur egun Parke Teknologikoa dagoen larretan”.

Ezagutzera eman
JOSE LUIS BILBAO: “Gakoa da berrikuntza eta lankidetza publiko-pribatua”

ARGAZKIA JAITSI

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta foru erakundea kudeatzen jarraitzeko EAJ-PNVren hautagaiak Herrialde Historikoa berrikuntzara, teknologia berrietara eta ezagutzara eraman duten planteamenduen balorazioa egin du.

“Gure helburuaren oinarrian dago gaur ereitea biharkoan batzeko. Gaurko ogia bilatzea, baina baita biharkoa ere. Eta martxan jarri genituen ideiak, egitasmoak eta ekimenak, apurka-apurka gauzatu direnak”. Bilbaok San Mameseko kanpus teknologikoa, Amorebietako AIC zentroa, Plentziako itsas gunea, Urdaibaiko hegaztien behatokia eta Biscaytik, informazio eta ezagutza teknologien mundu mailako erreferentzia.

“Berrikuntza da gakoa” berretsi du. Foru Ahaldun Nagusiak lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egiten du. Zentzu honetan, hauek dira aipatu dituen planteamendu eta ekimenak: Bilbo-Bizkaia aliantza estrategikoa. Nazioartetzea eta aukerak erakartzea, Bizkaiko sorkuntza eta diseinu enpresei bultzada ematea eta Mendata, Burtzeña, Sestao Bai, Ibarzaharra, Balmaseda, Getxo, Gernika, Urduña, Trapagaran eta Urdulizko Enpresa Parkeak eta Elkartegiak.
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak gogora ekarri du 80. eta 90. hamarkadetako krisien ostean EAJk ekonomia eta enplegua berreskuratzeko erakutsi zuen gaitasuna. “Labe Garaietan 12.000 langile zeuden. Sektorea hondoratu zen eta lanpostuak desagertu egin ziren. Gaur egun, Altzairugintza Konpaktuan 400 langilek garai haietan 12.000 pertsonek produzitzen zuten altzairua produzitzen dute. Beste aldetik, Labe Garaiek funtzionatzen zutenean, ganadua zegoen gaur egun Parke Teknologikoa dagoen larretan”.

BiscayTIK

Biscaytik egoitzan, Bake Eder gunean, Foru Ahaldun Nagusiak helbide elektroniko propioa sortzeko ekimen gisa sortu zen proiektua aipatu du; konplexu teknologikoa eraikitzea eta administrazio ezberdinekin tramiteak “etxetik irten gabe” egiteko Ataria egitea.

“200 pertsona ari dira BiscayTIK egitasmoan” aldarrikatu du Bilbaok. Iragarri duenez 14 urtetik gorako 65.000 bizkaitar dira Bizkaia.eu domeinuko e-helbidea dutenak . Honek balio erantsiko bestelako zerbitzuak jasotzeko “pasaporte digital” izaera ere badu, besteak beste Internet bidezko prestakuntza ikastaroak, aisialdi aukerak edo Internet bidez udalekiko harremanak mantentzea.

“Gainera, hiritarrek gehien erabiltzen dituzten 17 gestioak egin daitezke jada eta laster 100 tramite administratibo egin ahal izango dira”. Bilbaoren esanetan 70 eta 8 mankomunitate sartu dira BiscayTIK egitasmoan “ beren zerbitzuak udal web guneak eguneratzeko prozesuan, hiritarrari administrazioarekiko tramitazio elektronikorako aukerak emateko helburuarekin” .

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!