Prentsa Aretoa
Berriak
2011/05/15
José Luis Bilbao: Maiatzaren 22an gure interesen defentsa noren esku utziko dugun dago jokoan
Jose Luis Bilbao, Ana Otadui eta Andoni Ortuzarrekin ekitaldi batean parte hartzeko Elorriora joan da
Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta foru erakundearen buru izateko EAJ-PNVren hautagai José Luis Bilbaok, datorren maiatzaren 22an izango diren hauteskundeen garrantzia azpimarratu nahi izan du.
José Luis Bilbaoren hitzetan, hauteskunde hauen pisua “guztion dirua nortzuen esku ipiniko dugun” erabakitzean datza. “Gure interesen defentsa noren edo nortzuen esku utziko dugun”.
Bilbaok adibide bat jarri du Bizkaiko agintaria aukeratzean kontutan zer izan beharko litzatekeen azaltzeko: “hegazkinean goazenean, pilotua prestauena eta trebeena izatea nahi dugu, fidagarritasunez, segurtasunez eta profesionaltasunez gidatu gaitzan. Inori ez zaio bururatzen bidaiariek piloturik ederrena, sinpatikoena edo xelebreena aukeratzea” nabarmendu du Bilbaok.
“Bihotzarekin eman behar da botoa, bai. Baina baita buruarekin ere”. Egun bateko gure erabagiak lau urteko konfidantzak iraun dezan balio behar duela esan du. “Lau urte luze horietan, suntsipen nazionalean bizi izan direnek erakutsi behar dute laguntzeko, lan egiteko eta izerdia botatzeko gai ere badirala” erreklamatu dio Bilbaok alberdi sozialistari.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












