Prentsa Aretoa

Berriak

2011/05/17

José Luis Bilbao: Okerrerako aldaketak ez dauka lekurik Santurtzin

José Luis Bilbaok adierazi du “Santurtzik ederto dakiela Euskadin gertatu den aldaketaren, hau da, “okerrerako aldaketaren” ondorioak zeintzuk izan diren”. Besteak beste, hauexek aipatu ditu: kudeaketaren gardentasun-falta, gizarte-errealitateari bizkarra emanda bizitzea eta “denaren gainetik pasatzea”, PSE-PP itun itxiaren eraginez.

Ezagutzera eman
José Luis Bilbao: Okerrerako aldaketak ez dauka lekurik Santurtzin

ARGAZKIA JAITSI

Bilbaok ziurtatu du “okerrerako aldaketa” Bizkai osoan, baita Euskadin ere, amaitu egingo dela. Ez dauka zalantzarik Santurtzik “onenaren eta egiten dakienaren aldeko aukerari” eutsiko diola. José Luis Bilbaoren iritziz, “udaletxeko ateak eta leihoak zabaldu egin ziren” Santurtziko herritar “askok eta askok”  Ricardo Ituarte alkateari konfiantza eman ziotenean.

 

EAJ-PNV etortzeaz batera “espekulazioa eta politika ilunak baztertu ziren. Herritarren parte-hartzeari bidea eman zitzaion. Garrantzia zeukana lehenetsi zen eta horixe landu, esaterako, auzoen arteko irisgarritasuna”.

 

Ahaldun Nagusiak azaldu du sozialistek gaur egun “begien bistakoa dena onartzea beste erremediorik izan ez dutela”. Bilbaok metroa erabili du adibide: “haiekin metroa okerrago dabil eta…” Bilbaoren esanetan, kalte horiek guztiak “kudeaketa negargarri baten ondoriozkoak dira, mantentze-lanetan inbertitu ez, baina denon dirua publizitatean esku-beteka parrastatzen dutelako”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!