Prentsa Aretoa

Berriak

2011/06/29

José Luis Bilbaok zortzi saileko Aldundia iragarri du, lau emakumek eta lau gizonek zuzenduak

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia asteartean hautatua izan zen Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJ-PNVren 22 bozen bidez. Bilbaok iragarri du Bizkaiko Aldundiaren “dimentsio politikoa” murriztuko duela eta lau emakumek eta lau gizonek zuzendutako zortzi sail geratuko direla.

Ezagutzera eman
José Luis Bilbaok zortzi saileko Aldundia iragarri du, lau emakumek eta lau gizonek zuzenduak

ARGAZKIA JAITSI

Foru agintariak aditzera eman duenez berak zuzendutako exekutiboak “denentzat” gobernatuko duela. Gaur, asteazkena, bere izendapena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, Aldundia eratzeko, karguak uzteko eta foru diputatuak izendatzeko dekretuak izenpetuko ditu.

Lehendakaritza Sailaren karguan eta Ahaldun Nagusi orde gisa egongo daJuan Mari Aburto, Ogasun eta Finantza Sailaren burua izango da Jose Mari Iruarrizaga, Gizarte Ekintza Sailean Pilar Ardanza egongo da eta Herrilan eta Garraio Sailaren burua Itziar Garamendi izango da.

Nekazaritza Sailak Irene Pardo eramango du, Ingurumen Saila Josu Madariagak, Kultura Sailaren burua Josune Ariztondo izango da eta Imanol Pradales Sustapen Ekonomiko Sailaren ardura hartuko du.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!