Prentsa Aretoa

Berriak

2011/07/21

Bilbaok uko egiten die Lópezek proposatutako zergen igoerari eta gizarte prestazioak “murrizteari”

José Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak atzokoan Patxi López lehendakariak zergak igotzeko eta “gizarte prestazioak” murrizteko aurkeztu zizkion proposamenak errefusatu ditu. Bilbaok Autonomi Exekutiboaren eskumenekoak diren gizarte prestazioak murriztearen kontrako agertu da, eta adierazi duenez hori baldin bada Eusko Jaurlaritzaren asmoa, Eusko Legebiltzarrean bertan aurkeztu beharko duela.

Ezagutzera eman

Halaber, baieztatu egin du Bizkaiko Foru Aldundia ez dagoela zergak igotzeko prest. Bere esanetan, honakoa “azterketa okerra” da eta “ez da herri honek behar duena”. Era honetan, “neurri hauek diru bilketan izan dezaketen eragin okerraz” iragarri du eta zehatzago, helbide fiskalen deslokatzea gerta daitekeela ohartarazi nahi izan du.

Beste alde batetik azpimarratu duenez, foru erakundea prest dago bestelako gairen gaineko akordioak lortzeko, besteak beste, enplegua, esparru sozio-sanitarioa, Urdaibai eskualderako jarduera egitasmoa eta administrazio biek garraio gaien inguruan izan dituzten gatazkak konpontzea.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!