Prentsa Aretoa
Berriak
2011/07/28
Bilbaok Bilduri eskatu dio ETAri desagertzea “seriotasun eta irmotasunez” eska diezaiola
José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Bilduri eskatu dio ETAri “seriotasun eta irmotasun” banatzea eskatzeko. “Herri honek egunetik egunera erakusten du bortxakeria ororen biktima guztiekiko solidariotasuna, eta ETAren aldetik bere desagertzea iragartzeko adierazpena espero du, eta bien bitartean, politika demokratikoaren esparruan inoiz eskatu ez diotenek, seriotasun eta irmotasun osoz eska diezaiotela, benetan eta denon onerako”, adierazi zuen atzokoan Bizkaiko agintariei, elkarteetako ordezkariei eta eragile ekonomiko eta kulturalei eskaini zitzaien jai ofizialean.
Gonbidatuen artean zeuden Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidentea, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari andrea eta EAJ-PNVren bestelako ordezkari batzuk. Bere hitz egitean, José Luis Bilbaok azpimarratu duenez, “gizarteak elkarrizketa eskatzen digu eta denon arteko akordioak lortzea, alderdi,hiritar,erakunde, elkarte eta enpresen artean alegia”. “Gizarteak ez ditu edukirik gabeko eztabaida antzuak ulertzen. Gizarteak gehiago eskatzen ditu eta denon onerako saiatzeko derrigorra dugu”, gaineratu du.
Nabarmenak...
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
ARTEA
2026/06/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












