Prentsa Aretoa

Berriak

2012/03/09

EAJ: “Bildu Busturialdeko Uren Partzuergoa porrot ekonomikora eramaten ari da”

Euzko Alderdi Jeltzaleak hiritargoari jakinarazi nahi dio Bildu koalizioa Busturialdeko Uren Partzuergoan egiten ari den lan ezin okerragoa. “Horrela jarraitzen badugu, Partzuergoa porrot ekonomikoan eroriko da, baina Bilduren setakeriak pentsarazten digu eskualde horretako hiritarren ekonomiak izango direla BIlduren lan eskasaren ondorioak sufrituko dituztenak”.

Ezagutzera eman

“Salatu eta argi utzi nahi dugu ez dela bat ere zentzuzkoa izan, Busturialdeko uren Partzuergoaren azken batzarrean, Bilduk gobernatutako udalek gehi Muruetakoak Bermeoko udalak duen 1.300.000 euroko zorretik 520.000 euroko kopurua barkatzea onartu izana. Jarrera horrek Partzuergoa porrot ekonomikorantz hurbiltzen du” baieztatu dute jeltzaleen iturriek.

EAJk azaldu duenez “guk azken urte biotan proposatu dugun kudeaketa eredua da uraren eta saneamenduaren gestioaren konponbidea, ura Bizkaiko gainerako herrietan duten prezio berean izan dezagun. Horretarako, azpiegitura handiak, hau da, ur biltokiak, uren tratamendurako tokiak edo Bermeoko ur araztegi handia (eraikitzen ari dena) Bilbo-Bizkaia Partzuergoak kudeatu beharko lituzke; bigarren mailako sarea, hau da, ura eskualdeko etxebizitza, merkatal toki eta industrietara eramaten duena, Busturialdeko Partzuergoak kudeatuko luke. Horrela bermatuko litzateke gestioa eskualdeko hiritarrarengandik hurbilena izatea”.

Amaitzeko, EAJk baieztatzen duenez “konponbide honek orain arte jaso du eskualdeko Bilduko arduradunen ezetza, eta Bilduk erabaki zuzenak hartu gabe igarotzen den egun bakoitzeko, Busturialdeko Uren Partzuergoak hurbilago ikusten du bere amaiera, aurrekaririk gabeko porrotean. Hori da EAJk arestian azpimarratu diren ekimenen bidez ekidin nahi duena”. 

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!