Prentsa Aretoa
Berriak
2012/05/08
“Lopezek erakutsi behar du baduela gobernatzeko behar duen babesa, horrela ez bada utz dezala Ajuria Eneako besaulkia”
EAJren BBBren presidente den Andoni Ortuzarrek gaur adierazi duenez, “Euskadik ez du beste hamar hilabetetan hilzorian dagoen Gobernu hau merezi. Lopez lehendakaria bere burua engainatzen bizi da. Eta, are okerragoa dena, euskal hiritargoa engainatu nahi du”.
“Gaur aurkeztu duen balantzearen arabera, Euskadi oasia litzateke, eta bera Gobernu indartsu baten buru. Baina errealitatea, guztiz bestelakoa da. Euskadi duela hiru urte baino okerrago dago, eta bera inoiz baino bakarrago dago” gaineratu du.
Buruzagi abertzalearen aburuz, “atzo eskatu genuen konfiantza galdera planteatzea. Gaurko honetan, berriro eskatzen dugu. Eusko Legebiltzarrean erakutsi behar du, baduela gobernatzeko behar duen babesa.Horrela ez bada, utz dezala Ajuria Eneako besaulkia, eta lehenbailehen herriaren borondatearen menpean jar dadila”.
Nabarmenak...
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
ARTEA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












