Prentsa Aretoa
Berriak
2012/05/19
Ortuzar: “Gure lehen ardura da Herri honentzat garai politiko berria sortzen laguntzea”
Gaur Euskalduna Jauregian burutu den udal eta foru legegintzaldi honetako lehen urtearen balantzean EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek azaldu duenez, “gaur Politika Ekonomikoaren inguruan dugun proposamena partekatu dugu, Euskadin hazkunderako egutegia martxan jartzeko. Akordio batetara iritsi gara, Kutxen Legearekin. Euskal finantza sistemak ziurtasun juridiko eta politikoa behar dituelako”.
Bizkaiko udal eta foru legegintzaldi honetako lehen urtearen balantzea
PRENTSA OHARRA - 2012/05/19
Ortuzarren aburuz, “lanean jarraituko dugu Euskadik Udal Legea izan dezan. Eta Lege honek adostasun mailarik gorena izan dezan. Urratsak ematen jarraituko dugu, Bake aukera hau finkatzeko, eta Euskadin bizikidetza eraiki ahal izateko. Konpromisoa hartu dugu bizikidetza Ponentziarekin eta Oroimenaren Institutua sortzearekin”.
BBBren buruzagiak azpimarratu du baita “erduraz jokatzen dugu, eta hala jarraituko dugu, baina gure lehen ardura da Herri honentzat garai politiko berria sortzen laguntzea. Ikuspegi politikotik, duela urte bete esan genuen PSE-PP arteko itunak ez zuela luze iraungo. Eta, hala izan da, ez du iraun”.
Bukatzeko gaineratu duenez, “Lopez eta Basagoitiren egitasmoak porrot egin du. Legegintzaldia amaitu egin da. Patxi Lopez Gobernuan mantentzen bada interesa duelako izango da. Gobernuaren plataforma erabiltzen du kanpaina egiteko, gobernatzeko erabili beharrean”.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












