Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/01/08

Itxaso Atutxa: “Ez dago ideologiarik ezta erlijiorik ere, Parisen egin den sarraski terrorista justifikatuko duenik"

BBBren presidentearen hitzetan ez dago "erlijiorik edo jarrera politikorik, inolako bortxakeria arrazoitzeko balio duenik". Atutxak hitz horiek esan ditu, atzo ‘Charlie Hebdo‘ astekariaren kontra egin zen atentatua gogoan, zeinetan hamabi pertsona hilik gertatu ziren.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ/PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidente andre Itxaso Atutxak bere talde politiko osoaren aldetik adierazi du  eraildako guztien senide eta lagunei eta ‘Charlie Hebdo’ aldizkariko langile guztiei eta eraikina zaintzen zuten poliziei helarazi nahi zaien "solidariotasuna eta estimua". RNE irratiari eskainitako elkarrizketan esan duenez "sarraski terrorista honek ez du justifikaziorik, ezta inolako azalpenik ere". Bere hitzetan, atentatuaren ondoren gizarte sareetan "arkatza metrailetaren kontra"  irudikatzeko zabaldu den irudiak "ondo baino hobeto adierazten du  ideologiarik , jarrera politiko edo pertsonalik ez dagoela, inolako bortxakeria arrazoituko duenik". Horregatik, Bizkaiko jeltzaleen buruak "solidariotasun eta estimua" adierazi nahi izan die ekintza terrorista honen ondorioak "sufritzen ari direnei" eta "erasoa jasan duen frantziar herri osoari".

Elkarrizketa berean eta  Sareen elkarteak ETAko presoen sakabanaketaren kontra deitu duen manifestazioan EAJ-PNV izango ote den galdetuta, burukideak  zera gogoratu  nahi izan du: "EAJ ez da  inoiz manifestazio horretan izan, ezker abertzaleak urtero egin ohi dituen ekimenen barruan dagoelako". "Urte asko dira manifestaldi hau egiten dutela, ETA bere unerik gogorrenetan zegoenean ere, hau da, erailtzen eta Euskadiko eta Estatuko hainbat herritarrei estortsio egiten ari zen garaian" azaldu du. Horregatik esan du talde jeltzalea ez dela larunbatean Bizkaiko hiriburuan egingo den manifestazioan egongo.

Bizkai Buru Batzarraren presidenteak elkarrizketa aprobetxatu nahi izan du Mariano Rajoyri espetxeen kudeaketa Euskadiko erakundeen ardurapean uztea eskatzeko eta "presoen egoerarekiko jarrera" hobetzea proposatzeko. Atutxaren  hitzetan "oraingo legeriaren zati txikiena aldatu gabe ere, bestelako jarrera izan baitaiteke". ETAko presoei ere helarazi nahi izan die eskaria. Zentzu honetan gogoratu duenez "duela urte bete", elkarte honek adierazpen publikoa egin zuen  presoek "neurri indibidualak" hartuko zituztela  esanez, "espetxe neurri mesedegarriak" baliatzeko, baina "ez dute halakorik egin".

2015 urte honetan egingo diren udal eta foru hauteskundeei dagokienez, Bizkaiko burukideak gogoratu nahi izan duenez "hauteskunderik nagusienak dira; oso garrantzitsuak dira eta ilusiorik handiena pizten dutenak, gure  ordezkaririk hurbilenak aukeratuko ditugulako". Edozein kasutan, ez du esan gabe utzi nahi  izan hauteskunde hauek berezko zailtasuna dutela: "Euskadin errealitate politiko zatikatua dugu eta geroan ere lan handia egin izan beharko dugu gehiengoak moldatzeko eta beste talde politikoekin negoziatuz eta akordioak lortuz. Izan ere, ariketa hori ere bada praktika ona" baieztatu du. Podemos taldeak hauteskunde inkestetan duen presentziaz galdetuta, Atutxak zera adierazi du "argi dago Podemos udal batzuetan eta Bizkaiko Batzar Nagusietan egongo dela, baina oraindik ez dakigu zein izenekin egongo den". Talde honi eskatu dio "eguneroko politikaren inguruan  izango duten jarrera azaltzen joatea".