Prentsa Aretoa

Berriak

2015/01/24

Iñigo de Loyola Ortuzarrek hartuko du Zierbenako Udalean EAJ-PNV alderdia ordezkatzeko erronka

Zierbenako alderdikideek 1993an Zierbena herria Abanto-Zierbena udalerritik banatzea lortu zuen alkatearengan jarri dute konfiantza, hurrengo urteetan herriaren kudeaketa eraman dezan

rss Ezagutzera eman
Iñigo de Loyola Ortuzarrek hartuko du Zierbenako Udalean EAJ-PNV alderdia ordezkatzeko erronka

ARGAZKIA JAITSI

Zuzenbidean lizentziatua da eta azken bi hamarkadatan izan da Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa. Ezkondua da eta bi seme ditu. Iñigo de Loyola Ortuzarrek bere herria zuzentzeko ardura hartuko du "ilusioz beteta eta gure herriko Udaletik Zierbenaren interesak defendatzen segitzeko gogo handiekin" .

Bere alde izango du karguan duen eskarmentua. Ortuzarrek jakin badaki bere herriko "makila " eramatea zer den. 1993 eta 1994 urteetan Abanto-Zierena Udaletik banatzea lortu zuen Batzorde Kudeatzaileko buru izan zen. 1995 urtean, Ortuzarrek EAJ-PNVren ordezkaritzan alkate kargua hartu zuen berriz, eta 1999-2003 urte bitartean ere segitu zuen alkatetzan. Alkate gisa egin duen ibilbide luzea esanguratsua izan da kostako herriko alderdikideek, gehiengo osoz, hurrengo alkategai izendatzeko orduan .

Baina Ortuzarrentzat, bide luzea dago oraindik egiteko, horregatik lan egin nahi du "eskualdean eta Bizkaia osoan erreferentea izango den Zierbanaren alde" .