Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/09
Jose Mª Ignacio Iglesias Aldana izango da Artzentaleseko EAJren alkategaia
Oraingo alkateak aginte makila 1991 urtean jaso zuen eta oraindik segitzen du "Artzentalesen interesak defendatzeko ilusio eta gogo irmoarekin"
Artzentaleseko oraingo alkate Jose Mª Ignacio Iglesias Aldana aho batez aukeratu dute 2015eko maiatzean izango diren hauteskundeetan jeltzaleen zerrenda-buru izan dadin. Iglesias Aldanak 1991 urtetik aurrera egin izan duen lana funtsezkoa izan da udal batzarraren babesa jasotzeko orduan.
Maisu industriala da lanbidez, eta pozarren hartu du Udala berriz ere kudeatzeko erronka. "Ilusioz beteta eta gogotsu" dago. "Maite dut Artzentales herria, nire herria da, bizitza kalitatea daukagu", esan du. "Merezi du Artzentaleseko interesak defendatzen segitzea. Une honetan, garrantzitsuena da udal zerbitzuak eta azpiegiturak bermatzea eta hobetzea" azpimarratu du Iglesias Aldanak.
Eskarmentua dauka hori esateko. Iglesias Aldanak hamarkada bi daramatza udalean. Lehenagoko legealdietan alkate orde izan zen. Zentzu honetan gogoratu behar da hirurogeita hamargarren hamarkadan bera izan zela Artzentaleseko uri erakundearen sortzaileetako bat.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25