Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/26
Garbiñe Sáenz de Buruaga izango da Ispasterreko EAJ-PNVren alkategaia
Hautagai jeltzalearen helburua izango da "hauteskunde egitasmoan esandakoa betetzea eta herrikideei soluziorik onenak eskaintzea"
Garbiñe Sáenz de Buruaga izango da jeltzaleek Ispasterren aurkeztuko duten zerrenda-burua, eta bera izango da Jesus Lekerikabeaskoaren lekukoa hartuko duena. EAJ-PNVren Uri Batzarrak aho batez aukeratu ondoren, 49 urte dituela "herrikideen alde lan egiteko ilusio eta gogo handiz" ekin nahi dio erronka berriari. Esperientzia ere badu udal kudeaketan, azken lau urteotan udal korporazioko alkateorde izan delako.
Sáenz de Buruagaren helburu nagusia da "Ispaster herriak azken urteotako martxarekin segitzea". Zentzu honetan esan du "hauteskunde egitasmoan esandakoa eta herritarren arazoei erantzun egokiak ematea" izango direla bere agintaldiaren zutabe nagusiak, hurrengo udal hauteskundeetan garaipena lortzekotan. Gaineratu duenez "ezer hobetzeko balego, egin egingo dugu".
Garbiñe Sáenz de Buruaga ezkondua da, bi alabaren ama da eta irakaslea da lanbidez. Mendizale amorratua da eta gustuko du Ispaster inguruan antolatzen diren mendi martxetan parte hartzea. "Inguru zoragarria daukagu, ahal dudan guztietan irteten naiz ibiltzera”.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/17
ARTEA
2026/07/17
ELORRIO
2026/07/17
PORTUGALETE
2026/07/16
SOPUERTA
2026/07/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












