Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/27
Itxaso Atutxa: “Gure helburua da hiru aldundietan eta hiru hiriburuetako udaletan gobernatzea; eta bide onetik goaz"
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak aditzera eman duenez "inkestek ematen dizkiguten datuak onak dira", gobernagarritasuna konplikatu planteatzen den arren. Edozein kasutan, argi utzi nahi izan du EAJ-PNV prest egongo dela indar politiko guztiekin akordioetara iristeko.
-
Itxaso Atutxa: Akordioak 2015/03/27
-
Itxaso Atutxa: Hauteskundeak 2015/03/27
Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarraren presidentea, gogobete agertu da hauteskunde aurreko inkestek EAJ-PNV-ri ematen dizkioten emaitzengatik. Atutxa datu horiek sortarazten dioten poza azaleratu duen arren, era berean esan du "gobernagarritasuna" konplikatua izango dela, emaitzak oso banatuta egongo direlako. Bizkaiaren kasuan aurreikusten da "EAJ-PNV Batzar Nagusietan lehen indar izatea eta bigarren tokian, oso hurbil, beste talde bat egotea", esan du eta azpimarratu du udal askotan aurreikusten diren datuak onak izatea espero dela, Bilboko kasuan, besteak beste. “Gure helburua da hiru aldundietan eta hiru hiriburuetan gobernatzea. Bide onetik goaz", baieztatu du. Egin daitezkeen itunei buruz esan du ez duela erraz ikusten talde bakarrarekin akordio bakarra lortzea, hiru herrialdeetan gobernatu ahal izateko.
Era berean ekarri du gogora Nafarroaren egoera: "Ikusi beharko dugu UPN-k zenbat galtzen duen eta PSN-ren jarrera zein izango ote den, hainbat alditan Madriletik jarritako baldintzen pean egon behar izan dutelako"; era berean adierazi du konbentzituta dagoela Geroa Bairen emaitzak, Uxue Barkos buru izango delarik, onak izango direla eta Nafarroako gobernuarentzat egiazko alternatiba ekarriko dutela.
Beste alde batetik, Bizkaiko jeltzaleen buruak esan du ez dagoela aukera handirik Gernika-Lumon gertatutakoa beste herriren batean jazo dadin. Azken asteotan jakin izan denez, Gernika-Lumo udalerrian talde jeltzalea udal hauteskundeetan aurkeztuko da orain alkate den José Mari Gorroñoren taldearekin batera osatuko den koalizioan: "Gernikakoa kasu puntuala da" onartu du Atutxak. Azaldu duenez, Gorroño bera izan da ( herriko herrikideek erabaki zutenaren kontra, EAren aberri exekutibak zerrendan ez eramatea erabaki zuenean) beste alderdiekin akordioren batera iristeko aukera eskaini duena. BBBren presidente andreak aukera baliatu du EAJ-PNV-k akordioetara iristeko duen gaitasuna eta borondatea erakusteko: "Akordioetara iristeko gaitasuna erakutsi duen alderdirik egotekotan, hori gara gu. Beraz, hauteskundeen aurrean ere izango gara hitz egiteko gai". Zentzu berean esan du akordio horien helburu bakarra izango dela herritarren ongizatea bermatzea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25