Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/24
Mari Carmen Anguiano: “Arakaldon harremanak pertsonalak dira eta parte hartze hurbilagoa ahalbidetzen du”
Anguiano izango da Arakaldoko EAJ-PNV-ren hautagaia: “Herri txikia da baina beharrizanak baditu eta eguneroko lanarekin konponduko ditugu gure herritarrei tratu pertsonal eta hurbila emanez”
Mari Carmen Anguiano izango da,lehen aldiz, Arakaldoko EAJ-PNVren hautagaia. Prest dago behar den lana egiteko “herrikideek bizitzeko toki gero eta adeitsuagoa izan dezaten”. Zinegotzi lanetan lau urtetan egon ondoren, Víctor Egia Arakaldoko oraingo alkatearen lekukoa hartuko du eta udal esparruan irabazi duen esperientziaz baliatuko da “Arakaldoko herriaren alde lan egiteak merezi duela erakusteko”.
EAJ-PNV-ren hautagaiak argi dauka Arakaldo herri txikia dela eta badaki horrek zer suposatzen duen “egunero lan egingo dut arakaldarrak babesik gabe senti ez daitezen”. Padurako herri honetan denak dira elkarren ezagun, biztanleriak azken aldi honetan igoera nabarmena ezagutu duen arren. “Jendeak lasaitasuna behar du eta naturarekiko hurbiltasunaren bila dator, eta hori da Arakaldon eskaintzen duguna. Gainera, tratua pertsonala da eta horrek ere laguntzen du herritarren parte hartzea etengabea izan dadin”.
Herrikideen bizimodua erosoago egiteko ahalegin horretan, Arakaldoko talde jeltzaleak “amaitu gabe dauden egitasmoak” hartu nahi ditu, besteak beste “une honetan Laudio eta Amurrio lotzen dituen bide berdea Arakaldoraino lotzea errepide nagusia gurutzatzeko beharrik ez izateko, edo Nerbioi ibaiaren ingurua konpontzea, uholde garaietan arazoak eragiten dituelako”. Aldi berean, kirolaren praktika ere sustatu nahi du herrikideen artean. “diru laguntzak eman nahi ditugu inguruko udalerrietako kiroldegietara joan daitezen”.
14 eta 9 urteko alabak ditu eta Zuzendaritzako Laguntza ikasten ari da. Argi dauka Arakaldon zerbitzuak eskasak direla Laudio edo Arrankudiagarekin alderatuta “baina ez nuke herria ezergatik aldatuko, aisia nik nahi dudan moduan gozatzeko aukera ematen didalako, mendian ibiliz edo bide berdean txirringan ibiliz”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25