Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/28

Iñaki Xabier Cuadra: “Urduñari emango diogu une honetan ez daukan industria sarea”

EAJ-PNV-ren hautagaiak denetarik egin izan du bere hirian; une honetan da Urduñako Txokoen Elkarteko presidentea

rss Ezagutzera eman
Iñaki Xabier Cuadra: “Urduñari emango diogu une honetan ez daukan industria sarea”

ARGAZKIA JAITSI

Iñaki Xabier Cuadra irrikan dago maiatzaren 24 noiz helduko zain. Urte bete darama Urduñako talde jeltzalearen alkategaia izango dela jakinik, eta konbentzituta dago Bizkaiko hiri honetako hurrengo alkatea izango dela. “EAJ-PNVk basamortuaren bidea egin du jada, EAJ-ren estiloarekin gobernatzeko ordua heldu da Urduñara”. Prest dago Udala gobernatzen hasteko. Une honetan EAJren zinegotzia da.

Zornotzako Euba auzoan ikasi zuen batxilergoa eta gero Zientzia Politikoan eta Soziologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Banku sektorean egin du lan eta Gasteizeko banku bulego bateko zuzendaria da.

Cuadrak Urduña hiria hurrengo lau urteotan hobetzeko ezarri dituen egitasmoak azaldu ditu. “Lehenengo eta behin, garrantzitsuena, Urduñari sare industriala ematea, diru asko eraman duen Elkartegia betetzea, oraindik ez baitu fruiturik eman. Auzoak ere lehenetsiko ditugu. Gaur egun ez dituzte behar dituzten azpiegitura eta zerbitzuak. Birgaitzea ere bada beste lan bat, besteak beste La Muera-ko igerilekuak. Zerbitzuak eta azpiegiturak egin behar ditugu gure seme-alabek eta herrikide guztiek behar duten guztia gure hirian bertan izan dezaten, kultur mailan, kiroletan eta beste hainbat alorretan. Udal gardenagoa, integratuagoa, denentzat hurbilagoa”.

Iñaki Xabier 53 urte ditu, ezkondua da eta alaba eta seme baten aita da “saltsa guztietako perrexila naiz. Futbol taldeko presidentea izan naiz, orain saskibaloi entrenatzailea naiz, nire seme eta alabak jolasten duten taldean. Arraroa bada ere, Urduñako Txokoen Elkarteko presidentea ere banaiz. Kirolzalea naiz, pilotalekura joaten naiz eta inoiz mendira ere bai. Baina, poztasun handiena ematen didaten gauzak dira Urduñako herritarrekin hitz egitea eta hiri ondoan dugun inguru zoragarria gozatu ahal izatea. Hitz pare batez esanda: Urduña eta kito!”.