Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/11
Aburtok pertsona helburu duen 10etik 10eko Bilbo baten alde egin du
Bilboko Alkategai jeltzaleak Hiriko leku ezin ezagunagoa aukeratu du “Bilbo, hiri integratzailea eta atsegina” delakoa gaiari buruz hitz egiteko.
Mariaren Bihotza Plaza. Esparru hau antzinako Bilboren sorreraren lekuko izan da, eta gaur egun, arraza eta kultura desberdinen arteko bidegurutze eta topagune bihurtu da. Hemen ere, krisiak aurpegirik latzena erakutsi izan du. Leku ezagun-ezagun honetan, Aburtok hirirako landu dituen proposamenak aurkeztu ditu, helburua “etorkizunean ere Bilbao HAZI ARAZI eta 10etik 10eko Bilbo bat lortzea dela” adieraziz. Horretarako, hiru ardatz dituen bide-orria zehaztu du, “enpleguan, jarduera ekonomikoan eta bizi-kalitatean hazteko”.
EAJ-PNVren hautagaiak ezin argiroago adierazi du nolakoa den datozen urteotan lortu nahi duen Bilbo hori, eta horretarako, atsedenik gabe lan egingo du funtsezko zenbait osagairen inguruan: “Pertsonak gobernu ekintzaren helburutzat, kalitatezko GIZARTE ZERBITZUEKIN eta gizarte arazoak eta bazterkeria arriskuak detektatu eta konpontzeko jarrera proaktibo batekin. Atal honi dagozkio Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuak, “etxerik eza” arintzeko jantoki eta ekipamendu sozialei eman beharreko laguntza, Gizarte Zerbitzuen zorro berria, gizarte laguntzen erabilera egokia ziurtatu eta iruzurrak ekiditeko kontrol eta ikuskaritza programak…”. Aburtok hiri solidarioa lortu nahi du, kanpora nahiz barrura begira, eta hiri irisgarria desgaitasuna duten pertsonentzat.
Horren haritik, askoz ere gizarte seguruagoak dira pertsonen garapen eta hazkunderako elementu gehiago dituzten gizarte integratzaileak. Integrazioari buruzko kontzeptu honen ikuspegitik, Bilboko gizarteak konpromiso berezia hartu behar du kolektiborik ahulenekin. “Bilbok adeitsuagoa izan behar du adineko pertsonekin. Laguntza gehiago emanez zahartze aktiboaren aldeko elkarteei eta aisialdi-programa bereziei, adinekoei zuzendutako udal azpiegituren eskaintza handituz eta adinekoen duintasuna eta eskubideak babesteko lege-aholkularitzarako programa bat sortuz”.
Iragarri duenez, “etorkizuna diseinatzeko gazteekin batera lan egin” nahi du. “Hezkuntzaren arloan, familiekiko elkarrizketa sendotzeko programa espezifikoak bultzatuko dira, baina ikastetxeak egoera onean mantentzeko inbertsio-plan bat ere, eta gizarte eta hezkuntza arloko laguntza kalte-arrisku handieneko biztanleak dituzten auzoetarako”.
Bestalde, Mariaren Bihotza Plazako agertokiaren inguruneari erreparatuta, hirigintza arloko proposamenak egin ditu auzo honetarako: “Etxebizitzak birgaitzeko plan espezifikoak Zazpi Kaleak, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala bezalako esparruetan. Alokairu sozialeko programak areagotzea, bereziki gazteei begira; babes publikoko etxebizitzak gehitzea; igogailuak instalatzeko diru-laguntzak eta esparru publikoaren lagapena…”.
Garapen sozialak garapen ekonomikoaren eskutik iritsi behar du, eta horretarako, Aburtoren iritziz, “Bilbok munduari irekitako hiri garden, seguru, moderno eta parte-hartzailea izan behar du, erakargarria turismoarentzat, negozioentzat eta inbertsioentzat, sozialki, kulturalki eta ekonomikoki aurrera egin dezan.” Adierazi duenez, “pertsona guztiei etorkizun duina ziurtatu eta krisiaren itzala behin-betiko gaindituko duen hiria” lortu nahi du, “garapen ekonomikoak garapen soziala etengabe bultza dezan. Horixe da nik nahi dudan 10eko BILBO hori. Etorkizun hobearen aldeko ilusioaz, INOR ATZEAN UTZI GABE”. “Laburbilduz 10etik 10eko Bilbo bat, PERTSONAK PROTAGONISTA DITUENA. Baina Bilbo hori EKINEZ eraiki behar dugu, EZ PROMESA HUTSALEZ”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25