Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/19

Ibone Bengoetxea izango da Bilboko barrutiko burua EAJ-PNV-k Bizkaiko Batzar Nagusietarako aurkezten duen zerrendan

12 urte daramatza Bizkaiko hiriburuko Udalean, Eudeleko presidentea da eta ibilbide profesional luze eta zabala egin du enpresa pribatuan zein publikoan. Bengoetxeak foru erakundeko politikarako jauzia emango du “lan egiteko eta akordioetara iristeko gaitasunarekin, aurpegian beti daraman irribarrearekin osatzen duena” esan dute berataz orain arteko lankideek

Ezagutzera eman
Ibone Bengoetxea izango da Bilboko barrutiko burua EAJ-PNV-k Bizkaiko Batzar Nagusietarako aurkezten duen zerrendan

ARGAZKIA JAITSI

Ibone Bengoetxea da, gaur egun, Bilboko alkateordea eta Hezkuntza, Kultura, eta Kontratazio arloko zinegotzia eta Eudel erakundeko presidentea. Bera izango da EAJ-PNV-ren zerrenda-burua jeltzaleek Bizkaiko hiriburuan Batzar Nagusietarako aurkeztuko duen zerrendan. Orain arteko zinegotziak azken 12 urtetako lanpostua izan duen Udala utziko du, aldaketa pausua emango du eta foru mailako politikagintzan sartuko da, “ilusio handiz” hartzen duen erronka da “aldaketak aukera direlako”. Ez du ahaztu nahi ardura “oso handia” izango dela eta izendapena hartu du “udal zerbitzua udalekoa ez den beste esparrutik garatzeko beste modua” delakoan.

Bengoetxeak gizarte hezitzaile gisa egin du lan, bezeroari arreta emateko zerbitzuaren arduraduna izan zen Euskotrenen lehenengo eta Metro Bilbon geroago. Azken erakunde honetan, Komunikazio arduraduna ere izan zen. Psikologo lana ere egin zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren Umeen Zerbitzuan. Bilboko Udalean Zirkulazio eta Garraio gaia eraman zuen eta gero Kultura eta Hezkuntza arloak hartu zituen, EAJ-PNV-ren bozeramaile bihurtzearekin batera. Azken legegintzaldi honetan Bilboko alkateorde, Kultu Politiken, Hezkuntza eta Aisi gaietarako koordinatzaile eta Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi arduraduna izan da, eta azken urtean Kontratazio arduraduna eta bozeramailea. “Oso gai ezberdinetan lan egin izan dut eta uste dut aldaketa berriei ondo aurre egiten jakingo dudala; gainera, gustuko ditu erronkak”. Aitortu du ondo ezagutzen dituela “txandaka lan egitea, asteburuetan lan egitea eta nagusiarekin eztabaidatzea… Orain politikagintzan ari naiz, baina langilea naiz ezer baino lehenago”.

Bilboko oraingo alkate ordea emakume “kementsu eta langilea” da, lantaldeko kideek deskribatzen duten moduan, era berean esan dute oso erraz egiten zaiola jendearekin harremanak izatea eta nazioarteko esparruan aritzea, seguruenik hainbat hizkuntzetan hitz egiten duelako. Eta hori dena egiten du “irribarrea aurpegian”, “bere alaitasunarekin kutsatzen gaitu” esan dute. “Ibone oso ondo moldatzen da inguruabar aldakor eta konplexuetara, eta pertsonekin aritzeko gaitasun berezia dauka; ministroarekin zein umearekin; langabearekin eta enpresariarekin. Gainera, berezkoa du akordioetara iristeko gaitasuna“ esan dute lanen bat berarekin egin dutenek.

Bengoetxeak esan du EAJ-PNV-k Bizkaiko Foru Aldundian egin izan duen lana “ondo eginda” dagoela. “Gauzak ondo egin direnean bide hori berori jorratu behar da eta hobetzen saiatu beharra dago. Egoerak eskatzen digun mailan egon behar dugu eta konpromisoarekin eta lanarekin erantzun behar zaio, herritargoak zugan jarri duen konfiantzari”. Hautagaiak adierazi bezala “egiten segitzeko ardura daukagu, eta gutxienez, orain arte bezain ondo. Etorkizuneko Bizkaia eraikitzen segitzeko momentua dugu, eta nik egitasmo hau toki onera eramango duten emakume eta gizonen lantaldean egon nahi dut”. Baldintza horretan oinarrituta “Unai Rementeriarekin, Ana Otaduirekin eta Imanol Pradalesekin, eta hainbat beste hautagairekin batera, gure Alderdiak ilusioaren eta politika bestela egiteko moduaren aldeko apustua ordezkatzen dugu: molde hurbilagoa, modernoagoa eta gardenagoa. Lan hori da 0,0 politikan oinarritzen dena, Unaik esaten duen bezala, zero irain, zero joko zikin”. Bengoetxearen hitzetan “gauzak argi bezain garbi ditugu: gure helburu handia da ekonomia suspertzea eta enplegua sortaraztea, pertsonengan inbertitzen segitzeko. Esperientzia daukagu eta ondo baino hobeto erakutsi dugu gu guztiongan konfiatzerik badagoela. Kudeaketa onaren bermea gara“.

Bengoetxea, ezer baino lehenago, pertsona diskretua da. 46 urte ditu, psikologia ikasketak egin zituen eta solfeo eta piano irakasle tituluak ere baditu. Euskalduna da eta ingelesa eta frantsesa hitz egiten ditu. Musikaz sentitzen duen pasioaz gain esan du “irakurle konpultsiboa” dela. Bere bizitza pribatua oso ondo zaintzeko ahalegina egiten du, hiru seme alaba ditu eta lana eta familia bizitza uztartzeko ahalegina egiten du, hori baita beti defendatu izan duena. “Denok behar dugu intimotasun txokoren bat, gure inguru hurbilekoekin konpartitzeko eta gure baitan bizitzeko” onartu du.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!