Prentsa Aretoa

Berriak

2026/06/20

EAJ-PNVk delinkuentziaren aurrean zero tolerantzia eskatu du Muskizen, San Juan jaietan gertatutako erasoaren ondoren

Alderdi jeltzaleak udalerriko gatazka-guneetan neurriak indartzea eskatu du, segurtasuna eta bizikidetza bermatzeko erantzun irmoa aldarrikatuz.

Ezagutzera eman
EAJ-PNVk delinkuentziaren aurrean zero tolerantzia eskatu du Muskizen, San Juan jaietan gertatutako erasoaren ondoren

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk erakunde guztien arteko jardun irmoa eta koordinatua eskatu du joan den gauean San Juan jaietan gertatutako gertakari larrien ondoren. Izan ere, arma zuriz egindako eraso baten ondorioz pertsona bat Gurutzetako Ospitaleko ZIUn ingresatuta dago, eta zenbait bat pertsona atxilotu dituzte.

Alderdi jeltzalearen ustez, larritasun horretako gertaerek berehalako erantzuna eskatzen dute, baita etorkizunean antzeko egoerak saihestu eta segurtasuna indartzeko beharrezkoak diren neurriak sakon aztertzea ere.

“Muskizko herritar gehienek jaiak lasaitasunez, errespetuz eta segurtasunez gozatu nahi dituzte. Ezin dugu onartu jokabide bortitzek edo delituzkoek bizikidetza arriskuan jartzea eta herri osoarenak diren ospakizunak zikintzea”, adierazi dute EAJ-PNVtik.

Ildo horretan, alderdi jeltzaleak udalerrian behin eta berriz bizikidetza-arazoak eragiten dituzten guneetan zaintza, kontrola eta jarduketak areagotzea eskatu du. Gaur goizaldeko gertakariek berriro ere arreta jarri dute Herriko Etxearen inguruan azkenaldian ematen ari den egoeran. Inguruko bizilagunek aspalditik salatu dituzte hainbat istilu eta gorabehera, eta horiek auzoko bizikidetza kaltetu eta segurtasunarekiko kezka areagotu dutela ohartarazi dute.

Zentzu horretan, EAJ-PNVk zaintza, kontrola eta jarduerak areagotzea eskatu du, bizikidetza arazoak behin eta berriz pilatzen ari diren udalerriko puntuetan. Gaur goizaldean jazotako gertakariek Herriko Etxearen inguruko bizilagunek aspalditik salatzen duten egoera batean jartzen dute arreta berriro, elkarbizitza hondatu duten istilu eta gorabeherez ohartaraziz eta inguruko segurtasunarekiko kezka areagotuz.

EAJ-PNVk gogorarazi du Udaleko Hiritarren Segurtasun Saila, Udaltzaingoarekin, Ertzaintzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin koordinatuta, ikuskapen eta kontrol jarduerak egiten ari dela udalerriko hainbat puntutan. Horien artean, joan den ekainaren 18an egindako operatiboa nabarmentzen da, segurtasuna indartzeko aktibatutako prebentzio-dospositiboen barruan.

Era berean, San Joan jaiak zirela eta, dispositibo berezi bat jarri zen abian, Udaltzaingoko bi patruilek eta Ertzaintzako patruila batek osatua, gaueko ordutegian, ospakizunen garapen normala bermatzeko helburuarekin.

Muskizko EAJ-PNVk zauritutako pertsonari eta bere inguruari bere babesa eta lehenbailehen sendatzeko nahia helarazi die, eta, aldi berean, indarkeriazko edo delituzko edozein jokabideren aurrean zero tolerantzia izateko konpromisoa berretsi du.

“Muskizek espazio seguruak merezi ditu, indarkeriarik, jokabide matxistarik eta elkarbizitza mehatxatzen duen edozein jarduerarik gabekoak. Hori lortzeko erabakiak hartu behar dira, erakundeen arteko koordinazioa eta ausardia behar dira”, esan dute jeltzaleek.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!