Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/10/09

Unai Rementeriak ‘Bizkaia Goazen‘ aurkeztu du, Foru Aldundiak agintaldiko lehen ehun egunen buruan estreinatu duen irudi berria

Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, hedabideen aurrean aurkeztu da gaur goizean, legegintzaldi honetako lehen ehun egunetan bere gobernu taldeak egin duen kudeaketa lanaren berri emateko. Diputatu Nagusiak Foru Aldundiak hemendik aurrera izango duen irudi berria aurkeztu dio gizarteari, Bizkaia goazen izena eramango duena.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Unai Rementeriak agintaldiko lehen hilabete hauetan eman diren aurrerapauso nagusiak azaldu ditu, zeinen bidez enplegua eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko xedeari ekin zaion,bereziki nazioarte esparruan. Zentzu honetan, gogora ekarri eta azpimarratu ditu  Bostongo MassChallenge delakoarekin,mundu mailako startup delakoen bultzatzaile nagusiarekin, izenpetu den hitzarmena; Bilboko Portuan Ask Chemikal enpresak burutu duen ezarpena; Scheider Electric Frantziako multinazionalak helbide industriala Bilbon ezartzeko hartu duen erabakia; eta gazte enplegua eta autoenplegua sustatzeko izenpetu diren dekretu berri biak. “Horiek guztiak dira suspertze ekonomikorako albiste onak, eta halako gehiago izateko lana egingo dugu" esan du Foru Ahaldun Nagusiak.

Hain zuzen ere, Bizkaiarentzako aukera berriak bilatzeko xedez, Rementeriak iragarri du azaroaren 16tik 20ra bitartean, Foru Aldundiak bigarren bidaia ofiziala egingo duela Txilera "ekonomia interesgarria da,zeinekin  adiskidetasun lotura sendoak ditugun. Diasporaz ari naiz, bidea errazteko lagun ona izango delako. Txile helmuga ona da merkatu berriak bilatzeko,finantzaketa lortzeko eta Hegoamerika osoan hedatze lana egiteko abiapuntu gisa".

Ahaldun Nagusiak aukera baliatu du Energy Intelligence Center (EIC) gogora ekartzeko, “albait arinen errealitate bihurtzea nahi dugun egitasmoa da" eta, horrez gain, "iragan uztailean Aldundiak Washington eta Boisera egin zuen bidaia ofizialaz geroztik, Amerikar Estatu Batuekin irekita daukagun komunikazio bidea da". Uztaileko bidaian akordio bat adostu zen Smithsonian izenekoarekin, mundu osoko museoen sare nagusiarekin. "Smithsonian Festibalari esker, gure kultura mundu zabalean hedatuko dugu Washingtonetik bertatik 2016ko uztailean burutuko den Folklife Festibalean, zeinetan Euskadik gonbidatu gisa parte hartuko duen".

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia