Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2016/03/01

Juan Mari Aburto: “Bilbo, Bizkaia eta Euskadi bezala, gardentasun eta kudeaketa eraginkorraren eredua da”

Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, Nueva Economía Forumean eman du ezagutzera orain aldirako eta etorkizunerako planteatzen duen Bilbo hiria.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Egonkortasun politikoa eta ekonomikoa duen Bilbo hiria, baloretan oinarritua, irekia eta parte hartzailea, turismorako eta inbertsioetarako erakargarri izatea bilatzen duena, modernoa eta sortzailea, nazioartean ezaguna,inklusiboa, adeitsua eta bizitoki ona, hiri egitasmo proiektuen bidez haz dadin eta bere auzoak hobetzen jarrai dezan”. Era berean baieztatu duenez “Bilbok, Bizkaia eta Euskadi bezala, seriotasun eredua da, gardentasun eredua, egonkortasun politiko  eta kudeaketa eredua".

Unai Rementeriari, Bizkaiko Ahaldun Nagusiari, bere aurkezpena eskertu ondoren, Bilboko alkateak zera gaineratu du "irudi hoberik ez dago Bilbo eta Bizkaia elkartuena baion, Bizkaia eta Bilbao, elkarren eskutik. Burdinazko itunean, titaniozko akordioan edo, beste barik, hiriburuaren eta herrialdearen arteko aliantzan elkartuta".

Aburtok zentzu berean kritikatu du Estatuko beste tokietan ikusten den ikuskizun lotsagarria horrenbeste ustelkeria, amarru eta gezurrekin. Zentzu horretan azaldu duenez "Bilbo, Bizkaia eta Euskadi bezala, seriotasun eredua gara, gardentasun, egonkortasun politiko eta kudeaketa eraginkorraren eredua".

Alkateak era berean aitortu du Bilbok krisitik lau ikasgai atera dituela. "Erakunde eta alderdiok epe luzerako ikuskera izan behar dugu, talka planetan pentsatu behar dugu, beharrezko balitz. Nazioartekotzea, ondo aztertuta eta ondo burutua, gure enpresentzako aukera da. Aktibo eta pasibo finantzarioak kudeatu behar ditugu eta enpresekin,hiritargoarekin eta gainerako erakundeekin lankidetzan aritzeko ereduak sortu behar ditugu".  

2015ean diru sarrerak murriztu diren arren, mezu bikoitza zabaldu nahi izan du: "Bilbon ez ditugu gizarte zerbitzuak murriztuko,ezta auzoetako inbertsioak ezta martxan dauden egitasmoetan inbertitutakoak ere eta, apaltasun osoz, hiri honetan burutu nahi ditugun egitasmoei aurre egiteko moduan gaude".

Aburtok gobernu taldeari bere esker ona adierazi dio "bere lan, konpromiso eta leialtasunagatik" eta zera azpimarratu du "EAJ-PSE alderdien arteko ituna sendoa da Bilbon, eta elkarrekiko lankidetza oso emankorra da".

Amaitzeko, Bilbok etorkizunean izango dituen erronkak azaldu ditu "konpromiso neurgarrien bidez burutuko ditugu eta herritarren eskura jarriko ditugu. 10 ardatz estrategikotan oinarrituta, 600 jarduera zehatz gauzatuko ditugu", "Bilbo pertsonek pertsonentzat eginiko hiria izan dadin, hiri garapenaren abangoardian egon dadin, inbertitzeko hiri erakargarria izan dadin, aberastasun eta enplegu sortzailea, eta bere nortasun propioari eutsi diezaion, bere historiari, bere ohiturei, euskarari eta tradizioei".

Etxebizitza eta enplegu alorretan politika ausartak abian jartzeko beharraz eta gazteen bizitza proiektuak garatzea ahalbidetzeko eta jaiotzak eta familiak babesteko politika eraginkorra burutu beharraz  hausnartu ondoren, Juan Mari Aburtok esan du asmo handiak dituela eta bere egitasmoa aurrera aterako duela. Zentzu berean, hiria martxan dagoen eta geldituko den trenarekin alderatu du eta eskua luzatu die Bilbo hobea, Bizkaia hobea eta Euskadi hobea egiten lagundu nahi duten guztiei.

Next Euskadi