Prentsa Aretoa
Berriak
2016/05/29
Aitor Esteban: “Euskal emakume eta gizonentzat, boto probetxugarri bakarra da EAJ-PNVren alde ematen dena”
E-26ko hauteskundeetarako zerrendaburu jeltzaleak baieztatu duenez “Madrilen EAJ-PNVk baino ez du euskal agenda mahai gainean jarriko”
-
Aitor Esteban: “Euskal emakume eta gizonentzat, boto probetxugarri bakarra da EAJ-PNVren alde ematen dena” 2016/05/29
Aitor Estebanek, ekainaren 26ko hauteskundeetarako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak gaurkoan baieztatu duenez, “EAJ-PNVrena da euskal herritarrentzako boto probetxugarri bakarra”. Algortan komunikabideei eginiko adierazpenetan, hautagai jeltzaleak esan duenez Euzko Alderdi Jeltzaleak “lan koordinatua bermatzen du Madrilen Euskadiren interesak aldezteko eta borrokatzeko” eta gaineratu duenez “porrot egin duen legealdi honek balio izan du bakoitza zertan ari den erakusteko; eta agerian dagoena da EAJk baino ez dituela euskal hiritarren arazoak, euskal agenda mahai gainean jarriko”.
Estebanek “Euskadiko egonkortasun instituzionala” eta “ gure ekonomiaren datu onak” azpimarratu ditu “Espainian dagoen panoramaren aurrean”. Horregatik eta “partida han jokatzen delako” Espainiako Gorteetan legebiltzar talde indartsua izateak daukan garrantzia gogoratu ondoren zera baieztatu nahi izan du “ezin dugu gure etorkizuna arriskutan jarri adosten edo kudeatzen ez dakitela erakusten duten alderdien eskutan utziz”.
Zentzu berean Estebanek Estatuko lau alderdi handien kontra hitz egin du eta azken hauteskundeetatik hona igaro diren hilabeteetan “ezer ez ikasi ez izana” egotzi die. Era berean “PPren kontraesanak” kritikatu ditu “austeritatean eta murrizketetan oinarritutako kudeaketa ekonomiko okerraren ondoren, orain zergak beheratuko dituela agindu du Bruselarekin doikuntza berriak egiteko konpromisoa adierazi duen bitartean”.
Era berean PSOEren marra gorriak deitoratu ditu “Aldaketa Gobernurako Sei Oinarri” agiriarekin berriro ere “inora ez doan bidean tematuta dagoela” erakutsi duelako eta Albert Rivera Ciudadanos taldeko buruari gaitzetsi dio Venezuelara eginiko bidaia.
Hautagai jeltzaleak Podemosekoak gogoan esan duenez “batzuk kezkatuago daude eserlekuen banaketarekin herriaren arazoak konpontzearekin baino. Legealdiko azken hilabeteetan ikusi dugu: Podemosek ez du Kongresura Euskadirekin zerikusia duen gai bakarra eraman. Hori EAJ-PNVk baino ez du egin” amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25