Prentsa Aretoa

Berriak

2016/06/08

Estebanek baieztatu duenez ‘lau magnifikoak‘ ez ditu Euskadiren aldeko aldarria egiten irudikatzen eta EAJ-PNVk Madrilen “ordezkaritza sendoa” izateak duen garrantzia azpimarratu du

Kongresu eta Senaturako Bizkaiko hautagaitzak aurkezteko ekitaldian esan du E-26ko hauteskundeek “euskal herritar guzti-guztiei” eragingo diela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak argi baino argiago dauka: “‘lau magnifiko’ horietako bakar bat ere ez dut irudikatzen Euskadiko gaiez hitz egiten, Euskadiren aldeko aldarria egiten, aurrerako urratsa ematen eta beren gaiak eta orekak arriskutan jartzen”. Horregatik, A-20ko hauteskundeei begira esan zuen moduan azpimarratu duenez “Hauxe ez doa ez Marianoz, ez Pedroz, ez Albertez ezta Pabloz ere. Iker, Asier, María, Eva eta Jone dira hemen garrantzitsuak... euskal herritar bakoitza”. Testuinguru berean adierazi duenez EAJ-PNV “garrantzitsua izango da” “aliantzak erabakitzerakoan” eta E-26az geroztik eman ahalko diren akordioetan “edukiak jartzerakoan” eta esan duenez “inoiz baino garrantzitsuagoa izango da Euzko Alderdi Jeltzaleak Madrilen ordezkaritza sendoa izatea”. Horrela, euskal hiritargoa animatu du bestelakoa dela erakustera “Madriletik eraikitzen diren ekonomia eta gizartearekin ados ez gaudela esateko... baina bai gaudela ados gauzak bestela egiteko egon daitekeen aukerarekin. GIzarte ireki eta berdintzaileagoarekin... Eta berme eta segurtasun hori Euzko Alderdi Jeltzaleak ematen du”.

Estebanek adierazpen hauek egin ditu EAJ-PNVk Kongresurako eta Senaturako aurkeztuko dituen Bizkaiko hautagaitzak aurkezteko, gaur goizean Bilbon egin den ekitaldian. Zerrenda hauek osatzen dute Aitor Estebanek, Pedro Azpiazuk, Pilar Ardanzak, Javier Aldamiz-Etxebarriak, Ana Hormaetxek, Joseba Escribanok, Idoia Sagastizabalek eta Elixabete Uribarrik, Kongresurako eta José María Cazalisek, Nerea Ahedok, María Dolores Etxanok Senaturako.

Estebanen esanetan garrantzitsu izan daiteke “une zehatz batean Gobernuko presidente izan daitekeena” baina are garrantzitsuagoa da “eguneroko gaiak Kongresuan ordezkatuta egotea”. “Izena duten arazoak dituzten herritarrek eskua altxatu eta hitz egiteko gaitasuna izango duten ordezkariak behar ditugu” esan du. “Nork aldeztuko du ote euskal autogobernua erasoren bat dagoenean?; edo, erakundeen arteko akordio bat planteatzen denean eta autonomia estatutu berriez ari bagara, euskal hiritargoak nor egotea nahiko luke? EAJ egongo da gure eskubideak defendatzeko, ez dago hori baino argiago dagoen ezer” esan du. Zentzu berean esan duenez EAJ-PNVk “atzamarra altxatuko du” euskal industria, euskal siderurgia edo hezkuntza sistema arriskutan badaude. “Horregatik eutsi behar diogu geureari, horregatik erakutsi behar dugu bestelakoak garela, Madriletik egiten diren gizarte eta ekonomia horrekin ados ez gaudela esateko, baina bai gaudela ados gauzak bestela egitearekin” gaineratu du “euskal autogobernua azkeneraino aldeztuko dugu” baieztatzeko.

José María Cazalisek, Senaturako Bizkaiko zerrendaburuak ere hitz egin du gaur goizeko ekitaldian. Bere hitzaldian argi bezain sendo esan du Espainiako politikariek ez dutela Euskadirentzako proposamen bakar bat ere aurkeztu “bat ere ez. Baina ez dezagun gure burua engainatu. Ez da egia alderdien ezkutuko agendetan Euskadiz hitz egiten ez dela: orrialde bat dago, orrialde bakarra da eta LOAPA, birzentralizazioa, Ekonomia Itunaren desagerpena, kupoaren igoera, baliabide polizialak, banderen inposaketa, galdeketak ezabatzea.... eta antzekoak jasotzen ditu”. Agenda honek, Cazalisen esanetan, helburu bakarra du “Euskadi errealitate historiko gisa eta subjektu politiko gisa desagerraraztea. Astiro eta isil-isilik, Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak egiten duten eran, edo indarrez, Ciudadanos-ek planteatzen duen bezala, edo ahultzen eta hiltzen uztea, Podemos-ek planteatzen duen moduan”.

Itxaso Atutxak Bizkai Buru Batzarraren presidenteak ere hitza hartu du Madrilera “Bizkaiko eta Euskadiko ahotsa” eramango duten emakume eta gizonen taldeari bere babesa erakusteko. “Abenduan aurkeztu genituen emakume eta gizonak dira. Lantalde berbera. Euzko Alderdi Jeltzaleak ez duelako goitik beherako aldaketarik egiten, ez du 180 graduko biraketarik egiten. Gu koherenteak gara. Betikoak gara, eta ondotxo dakigu zer nahi dugun: onena nahi dugu Bizkaiarentzat, onena Euskadirentzat” ezarri du.