Prentsa Aretoa
Berriak
2016/06/21
Estebanek baieztatu du euskal selekzioen gaia “lege kontua” baino, “borondate politiko kontua” dela
Kongresurako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak baieztatu du gai hori ere “euskal agendaren” barruan dagoela eta hurrengo legealdian ere “Madrilen oso presente” egongo dela
-
Esteban. “Euskal agendaren parte garrantzitsua da naziotzat aitortuak izatea” 2016/06/21
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak Bilbon aldarrikatu du gaur goizean euskal selekzioen ofizialtasuna “kirol guztietan eta lehiaketa guztietan”, eta horretarako Eurokopa futbol txapelketa ekarri nahi izan du gogora: “Ez da lege kontua, baizik eta borondate politikoa” baieztatu du. “Eurokopak argi eta garbi erakutsi digu borondatea badago bai lortu ahal dela. Horra hor Galeseko selekzioa. Estatu baten barruan dago, Erresuma Batuan dago baina maila berean eta baldintza berdinetan parte hartzen du; eta ez hori bakarrik, bere taldeko lehen tokian klasifikatu da eta hurrengo fasera igaro da Ingalaterrari aurrea hartuz. Baina, Eskoziak ere parte hartu ahal izan du klasifikatzeko fasean eta Ipar Irlanda ere hor egon da” azaldu du. Gaineratu duenez hori gertatzen da “gizarte ezberdinak, nazio ezberdinak, kultur ezberdinak onartzen diren herri normal batean... eta ulertu egiten dute ordezkatuta egon ahal direla”. Ildo beretik esan du gai hau ere “Euskal Agenda deritzogunaren barruan” dagoela “eta, beraz, oso presente egongo da Euzko Abertzaleak taldeak Madrilgo parlamentuan hurrengo legegintzaldian burutuko duen lanean”.
Gainera, Estebanen hitzetan “Euskadiko taldea erreferentea izango litzateke eta Eurokopan jolastuko luke”. “Hurrengo ligan Lehen Mailan Euskadiko bost talde egoteak argi erakusten du Euskadik potentziala baduela futbolean nazioarte mailan parte hartzeko, eta, zalantzarik gabe, beste kiroletan ere bai. Alavés, Athletic, Eibar, Osasuna eta Erreala “liga horren laurdena” dira azpimarratu du. Era berean gaineratu du ez dela beharrezkoa Euskadin “liga propioa” izatea, adibide batzuk egon badaudelako eta “Gales da horietako bat”, halakorik behar ez dela erakusteko. Zentzu berean azaldu du Galeseko talde garrantzitsuek Ingalaterrako ligan parte hartzen dutela eta baten batek ere Eskoziako ligan parte hartzen duela, eta normaltasun osoz egiten dutela. Era berean azpimarratu du Andorrako futbol eta saskibaloi talde batzuek espainiar ligan parte hartzen dutela eta aldi berean beren selekzioa dutela; eta AEB eta Kanadan hainbat kirolen kasuan (futbola barne) gertatzen dela, edo Monakoren kasuan ere Frantziar ligan parte hartzen duela. “Beraz, bai, ahal da; borondate politiko kontua eta selekzio ofizialak baldintza berdinetan lehiatzea nahi izatea baino ez da” berretsi du. Gainera, Bizkaiko hautagaiak esan du hauxe dela “gizarteak berak egiten duen aldarria, hainbat kirolarik babesten eta erakusten dutelako selekziotik egiten zaizkien deialdi guztietan. Herri honek badauka garrantzitsuena: bere selekzioarekin ofizialtasun osoz lehiatzeko borondatea” baieztatu du.
Aitor Estebanek aldarrikapen hauek guztiak egin ditu Pedro Azpiazu eta Pilar Ardanza Kongresurako hautagaiekin eta José María Cazalis, Nerea Ahedo eta María Dolores Etxano, Senaturako hautagaiekin, gaur goizean, ligaren hurrengo edizioan parte hartuko duten bost euskal taldeen elastiko ofizialak jantzita egin duten ekitaldi politikoan. “Hemen, nire atzean ditut kideak, bakoitzak talde bateko elastikoarekin, baina euskal selekzioaren berdea bihotzean” esan du (berak jantzi duen elastikoaren kolorea gogoan). Futbol zelaiko atea atzean izan duela, hautagaiak zera esan du: “horrela sentitzen gara askotan Madrilen, sartu nahi dizkiguten golak eta autogobernuaren kontra jaurtikitzen dizkiguten baloiak gelditu beharrean. Baina, argi izan aukera dugunean gola sartuko diegula gai honetan. Denok elkartuta: gizartea, kirolariak, politikariak... guztiok helburu hori lortzeko bultzada eginez” esan du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25