Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2016/09/07

Erkoreka: “Espainiako gobernuak luzaro ezer egin gabe egon izanak ondorio kaltegarriak ekar ditzake Euskadiren etorkizunerako"

Bizkaiko EAJ-PNVren zerrendaburuak adierazi du Espainiako alderdiek gobernu egonkorra osatzeko orduan erakutsi duten ezintasuna arazo serioa dela "Eusko Jaurlaritzari zuzenean eragiten dioten gai batzuk daudelako". "Estrategiak ezartzeko solaskiderik ez badugu, geldirik eta ekimenik gabe egongo gara. Hau oso txarra izan daiteke gure etorkizunerako”, esan du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Josu Erkorekak adierazi du azken aldi honetan hauteskundeak errenkadan egin izanak ez duela laguntzen bizitza politikoa normaltasunez garatu dadin, eta zailago egiten da herritargoari zuzenean eragiten dioten erabakiak hartzea. Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan, Bizkaiko zerrendaburuak azpimarratu du Madrilen hirugarren hauteskundeak egitea kaltegarria izango litzatekeela "jarduneko gobernuak erantzun ezin dituen erronka asko daudelako".

Erkorekaren esanetan Espainiako alderdi politiko handiek gobernu egonkorra osatzeko erakutsi duten ezintasuna oso arazo serioa dela. "Arazo batzuk daude konpondu behar direnak eta Eusko Jaurlaritzari dagokionez, arazo horiek ugaritu ahal dira. Estrategiak ezartzeko solaskiderik ez badugu,geldituta eta ekimenik gabe egongo gara eta hori oso txarra izan daiteke Euskadiren etorkizunerako" .

Erkorekak esan du Partido Popularrak aurreko legegintzaldi osoan erakutsi dituen jarrera inposatzailea eta agintekeria oztoporik handienak direla eta izan direla talde ezberdinak hitz egitera eta akordioak adostera eser zitezen. Zentzu horretan esan du EAJ-PNVren erantzuna "ezetza" izango dela irailaren 25eko euskal hauteskundeak baino lehen eta hauteskundeen ondoren "Ciudadanosekin izenpetu duten akordioa EAJren baitan sinesten dugunaren kontrakoa delako. Aliantza horrek ezinezko egiten du edozein elkar-ulertze.

Amaitzeko, Erkorekak esan du Espainiako panorama politikoarekin ez bezala, berak espero du Euskadiko kanpaina eraikitzailea izatea "hobetzeko materiak identifikatu ahal izateko eta Euskadiren etorkizunean aurrera egin ahal izateko". "Batzuek eta besteek beren kanpainak planteatzea espero dugu. Elkar-ulertzeak eta topaguneak zein alorretan izan daitezkeen ikusteko, hurrengo legealdirako oinarriak ezarri ahal izateko. Hori da aurrera egiteko modurik onena" amaitu du Erkorekak.