Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2016/09/09

Erkoreka: “Euskadik ahal den autogobernu mailarik handiena bilatu behar du euskal hiritargoaren ongizatea are gehiago hobetzeko”

Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak esan du EAJ-PNVk ezarritako konpromisoetako bat dela egitasmo partekatuan aurrera egitea "gaurko eta etorriko diren belaunaldien ongizatea hobetzen lagunduko digun" euskal autogobernu markoa behar bezala definitzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Josu Erkorekak esan du euskal autogobernua dela Euzko Alderdi Jeltzaleak ezarritako konpromisoetako bat, gaurko eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea hobetzeko. Irailaren 25eko Euskal hauteskundeetarako zerrendaburu bizkaitarrak SER irratiak Bilbon antolatu duen eztabaidan, euskal herritarrek beren gaitasunak eta aukerak garatu ahal izateko bermea izan behar dute; eta, horretarako, autogobernua da eredurik onena. “Tresnak behar ditugu autogobernu marko propioa hori hobetzeko. Errespetatuko diren erabakiak hartzea ahalbidetuko diguten tresnak. Gaitasun propioak, gure ardurapekoak izanik, inoren menpean egon ez daitezen. Behar duguna da, eta EAJk horretan jarri du bere konpromiso osoa, Euskadi Nazioaren aitortza juridiko politikoa eta hemen bizi garenok gure etorkizuna askatasun osoz eta demokrazian erabakitzeko eskubidea".

Zentzu honetan, Erkorekak erreferentzia gisa hartu du Eusko Legebiltzarrak Autogobernuan aurrera egiteko eratu zen lantaldea, zeinetan legebiltzar taldeekiko akordioa bilatzeko ahalegina egin zen eta bakoitzak bere ekarpenak eta planteamenduak azaldu zituen. "Ekarpen horiek guztiak eta Eusko Legebiltzar berria osatuko dutenek eman ditzaketenak abiapuntu gisa hartuta, EAJk uste du hurrengo legegintzaldian prozesu bat ezarri beharko dela gure autogobernua aldarazteko eta eguneratzeko izapidea abian jartzeko, eztabaida burutzeko eta aldarazpena onesteko”, esan du.

XXI. mendeko Euskadiri buruz galdetuta, Erkorekak adierazi du EAJ-PNVk etorkizunari begiratzen diola. "Antolakuntza, bizikidetza eta giza eskubideen alorrean zer ikasia eskaintzen diguten herriei begiratzen die". Ordezkari jeltzaleak Europako hazkunde hau, hazkunde industrial,lehiakor, iraunkor eta balio erantsidun hau, Euskadiren hazkundearekin alderatu du, Espainiar Estatuko beste autonomi erkidegoetan ematen ez dena,  eta esan du hazkunde hori Euskadin urteotan egindako lanaren fruitu gisa lortu dela. Horretarako, ezinbesteko jo du euskal autogobernu hori "nortasun adierazpena markatzeaz gain, aurrera egiteko, enplegu gehiago eta hobeak izateko balio dezan. Azken finean, ongizate eta bizitza kalitate hobea izateko", amaitu du.