Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/09
Urkulluren kudeaketa eta Euskadin lortutako akordioak nabarmendu ditu Erkorekak, politika espainiarraren konfrontazioa eta akordio ezaren aurrean
Josu Erkoreka EAEko Hauteskundeetarako Bizkaiko zerrendaburuak El Correo antolatutako debate batean hartu du parte, eta, horretan, Alderdi Popularrak iragan legegintzan izandako jarrera ‘errezentralizatua’ kritikatu du, “jarrera autoritarioa erakutsi duelako, gainerako alderdiekin akordioak oztopatuz”.
Erkorekak, era berean, euskal autogobernuaren inguruan hitz egin du eta oinarrizko zutabe bat dela dio euskal herritarren ongizatea hobetzeko. Horretarako, ‘subiranotasun adeitsu’ baten irudia erakutsi du, herritarren ekarpenak hartuz eta akordioak bilatzen duena. Horrela, beharrezko kontsulta baten alde egin du adostutako erreforma lortzeko, Euskadiko alderdi guztien adostua eta estatu espainiarrarekin aldebikotasuna kontuan hartuta.
Azkenik, EAJ-PNVko hautagaiak Iñigo Urkullu lehendakariak eta bere exekutiboak iragan legegintzan egindako kudeaketa nabarmendu egin du, politika espainiarraren jarrera alderatuz.
Nabarmenak...
FORUA
2026/04/22
BERRIA
2026/04/22
MURUETA
2026/04/21
ARRIETA
2026/04/21
LEIOA
2026/04/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












