Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2016/09/12

Erkoreka: “Euskadin akordio barneratzaileei eman behar diegu lehentasuna; gatazketatik urrundu beharra dugu”

Bizkaiko zerrendaburuak esan du I-25aren ondoren ahal denik eta gobernurik onena osatu beharko dela, etorkizunera begira "egonkorra eta sendoa" izango dena; eta horretarako, ezinbestekoa da denon arteko adostasuna.

rss Ezagutzera eman
Erkoreka: “Euskadin akordio barneratzaileei eman behar diegu lehentasuna; gatazketatik urrundu beharra dugu”

ARGAZKIA JAITSI

Josu Erkorekak gogora ekarri ditu irailaren 25eko Euskal hauteskundeen emaitzen ondoren eman daitezkeen akordioak eta, zentzu horretan, azpimarratu du Euskadin lehentasuna izango dela talde politiko guztien arteko akordio barneratzaileak lortzea.

Info7ri eskainitako elkarrizketan, Erkorekak adierazi du aukera baliatzeko borondatea duela "denok elkarrekin esertzeko eta etorkizunerako bizikidetza markoa denon artean diseinatzeko". "Ez dugu egoera frentistarik planteatu behar, hau da, batzuk besteen kontra, gatazkatik urrundu beharra dugu. I-25ko hauteskundeak igarota, emaitzei begiratuko diegu, osatu ahal diren gehiengoei begiratuko diegu gobernu sendo eta egonkorra osatzeko baina, horretarako,  gatazkatik urrundu beharra dugu eta negoziatzeko prozesu barneratzailea ireki behar dugu”.

Erkorekak era berean hitz egin du euskal hauteskundeetan botoa emateko intentzioei buruz egin diren inkestei buruz. Inkesten emaitzen arabera EAJ-PNVk abantaila izango duen arren, Erkorekak zera ohartarazi nahi izan du: "Inkestak inkesta dira eta ez dira %100ean hartu behar, denak norabide berean doazen arren. Batzuetan, azkenean ez baita iragarritako moduan gertatzen. Argi dagoena da inkesta horietan  Iñigo Urkullu Lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzari lidergo handia aitortzen zaiela”.

Erkorekak kudeaketa lan onaren adibide gisa azaldu ditu gaur egungo adierazle ekonomikoak, norabide guztietan hazkundea agerrarazten dutenak: "Urkulluren gobernuak  gidaritza bereganatu zuenean adierazle guztiak txarrak ziren, eta orain onak dira eta norabide onean jartzen gaituzte. Hazkunde ekonomikoa eta aurreikuspenak,turismoa, enplegua, dena  ondo hazten ari da eta hazkundea Espainiar Estatukoa baino hobea da", azaldu du Erkorekak.