Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/15
“Gu desitxuratzeko egiten ari diren saiakeren gainetik ere, EAJ ez da Herri honetako erdikotasunetik mugituko”, Atutxak ohartarazi duenez
BBBren presidente Itxaso Atutxak Leioan esan du EAJ Herri honen erdikotasunaren bidetik jarraituko duela hiritarren interesak eta lehentasunak defendatuz eta gainerako alderdien jokoetan nahasten utzi gabe.
Leioan gaur arratsaldean egin den mitinean, BBBren presidente andreak zera adierazi du: “batzuk eta besteak batetik tira eta bestetik tira egiten saiatu arren, EAJ ez da milimetro bat ere Herri honen eta Herrialde honen erdikotasunetik mugituko. Ez dute lortuko ez desitxuratzea, ez biguntzea,ez isiltzea ezta erradikalizatzea ere”. PPk mutur batean ikusi nahiko gintuzkeen arren-esan du- EAJ erdi-erdian egongo da, eta bere bidetik jarraituko du. Jeltzaleek beren ibilbide orriari eutsiko diote eta bide horretan xede nagusia izango da euskal gizartearen beharrak asetzea eta beren kezkei erantzutea. “Ezagun dugu jendeak pentsatzen duena eta gugandik espero duena. Eta, jakin dakigu beren lehentasunak zein diren: enplegua, familientzako etorkizun lasaia, bake eta bizikidetza finkatzea eta gure autogobernua hobetzea. Zenbat eta autogobernu maila handiagoa, orduan eta ongizate eta aurrerapen handiagoak”. Atutxak era berean gogoratu du EAJ-PNVren kanpaina ideietan oinarritzen dela, eta Iñigo Urkullu Lehendakariaren egitasmoan jasota dauden 15 konpromisoak azaldu ditu. “Herritarrei azaltzen ari garen 15 konpromiso, kanpainako egun bakoitzeko bat. Herritarrek Iñigo Urkulluk hitzemandakoa ezagutzea nahi dugu. Enplegua sustatzeko neurriak, familiei laguntzeko, gazteei aukerak emateko, hezkuntza bekak indartzea, gobernu zuzena… Aurrera egiten jarraitzeko egitasmoa”. Zentzu honetan, BBBren presidenteak kritikatu ditu egunotan , proposamenak mahai gainean jartzera baino, EAJ deskalifikatzen ari direnak. “Gu geurera, gu geure bidetik. Oinarri bikainak ditugu Herri handi hau eraikitzeko, eta denon artean lortuko dugu”. “Etorkizun hori irabazteko lehen urratsa -esan du- Euzko Alderdi Jeltzalea bozkatzea izango da”.
Amaia Arregi hautagai jeltzaleak,bere aldetik, Urkullu Lehendakariak aurreko legealdian erdietsitako lorpenak ekarri ditu gogora, eta zera aitortu du “gaurko egoera duela lau urtekoa baino hobeto dagoen arren, oraindik badugu zer egina eta zer burutua”. Arregik bereziki aipatu du lanpostua galdu duten eta hile bukaerara iritsi ezinik dabiltzan pertsonek bizi duten egoera. “Egunez egun borrokatzen jarraitu behar dugu Euskadirentzako etorkizun hobea lortzeko. Abal bikaina dugu, eskarmentua dugu ,Lehendakari ondua dugu, norabidea markatzen eta ekaitzari aurre egiten jakin duena. Hor dago Iñigo Urkullu, herri honetan esperimentuak egin nahi dituztenen aurrean”.
Halaber, EAJ-PNVren Bizkaiko hautagaiak Lehendakariaren sen ona goraipatu du “ bete ahal duena agintzen duen gizona da. Besteak iritsi egiten dira, beren arazoak kontatzen dizkigute eta direnak eta ez direnak eskaintzen dizkigute”. Hala egiten dute gobernatuko ez dutela dakitelako. “Guk esan eta egin egiten dugu, eta hor daude ekintzak. Gu ez gara kea saltzen ari. Konpromisoa daukagu Euskadirekin eta herritarrekin eta Herri hau ez gelditzea nahi dugu” Arregik Leioako ekitaldira hurbildu diren guztiei eskatu die azken ahalegina egitea, ahalik eta boto gehien lortzeko. “EAJ indartsua behar dugu, gu guztion etorkizuna hobea izan dadin. Iñigo Urkulluk Lehendakari izaten jarraitzea behar dugu, denok hazteko eta zerbitzu publiko hobeak izateko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25