Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/15
Erkoreka: “Lehen sektore errentagarri, lehiakor eta ingurumen aldetik jasangarriaren alde egiten dugu”
EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburu Josu Erkorekak gaur goizean azpimarratu du lehen sektorea hiriguneetako biztanleriak produktu osasungarri eta ekologikoak kontsumitzeko egiten duten eskariari erantzuna emateko gai izan dela "belaunaldi berria lan sektorean sartzeko gai izan da. Bultzatuko dugun hau, sektore errentagarria da, lehiakorra eta ingurumen aldetik jasangarria ere bai", gaineratu du.
Josu Erkoreka gaur goizean Zeberioko nekazal ustiategi batetara hurbildu da eta bertan azpimarratu du lehen sektorearen garrantzia. "Sektore ekonomikoen barruan, zerbitzuen sektorearekin batera, krisialdian balioa irabazi duen sektore bakarretako bat da, %7ko igoera ezagutu du industria sektoreak eta eraikuntza sektoreak sufritu duten beherakadaren aurrean”.
Erkoreka nekazal ustiategiak hobetzeko lana egitearen aldeko agertu da eta hitzeman du "nekazal guneak eta kostaldeetako herriguneak hiriguneekin parekatzeko" lana egingo duela; administrazio eta kudeaketa prozedurak erraztuko dira; prestakuntza ahalbidetuko da eta lurzorua moduko baliabideak eskuragarri jarriko dira; Euskadiko egurraren erabilera sustatuko da, akuikultura eta gure atun-ontzien sektorea bultzatzeko lana egingo da".
Baina, hori dena "errealitate izan dadin" hautagai jeltzaleak zera azpimarratu du "elkarrekin lan egin behar dugu, elkarteekin eta lehen sektoreko interes taldeekin eta erakundeekin, bereziki Aldundiekin. Eta, bestela ezin delako izan, begirada Europan jarrita. Aspalditik, europar erakundeetan hartzen baitira zuzen-zuzenean eragiten diguten erabakiak. Europan hartzen dira gure politikak baldintzatzen dituzten arauak, eta horregatik eskatzen dugu Europarekin solaskidetza zuzena izatea".
Erkorekak emakumeei aitortu nahi izan die sektore honetan izan duten eta duten garrantzia. "Emakumearen ekarpena aitortu eta azpimarratu behar dugu. Emakumeek lehen sektorean ere sufritu izan duten desberdintasuna zuzentzeko neurriak hartu behar ditugu. Luzaroegi, emakumearen lana familiari eskaintzen zaion laguntzatzat hartu izan da, benetan dena aitortu gabe: lan partekatua. Eta hori da desagerrarazi behar den egoera bat".
Amaitzeko, Bizkaiko zerrendaburuak keinu berezia eskaini nahi izan die neskatila,paketatzaile eta saregileei. "Bihotzez eskertu nahi diet mendeetan arrantza sektoreko talde txiki honek egin izan duen lanagatik, talde txikia bai, baina oso garrantzitsua da. Gure aitortza eta gure esker ona denei. Beren ahotsa Europara eraman izan dugu beren lana ikusgarri egiteko eta beren lan baldintzak hobetzeko".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25