Prentsa Aretoa

Berriak

2016/09/21

Josu Erkoreka: “Bigarren seme edo alabagatik hiru urteroko emango ditugu, eta bekak areagotuko ditugu familiei haur hezkuntza zentroetara sartzeko aukera emateko”

Sopelanan egin den ekitaldian, Bizkaiko zerrendaburuak esku hartze bateratu eta integrala proposatu du, arlo sozialean,pertsonalean eta lan esparruan jaiotzak sustatzeko eta Euskadin belaunaldi berria bermatzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko zerrendaburu Josu Erkorekak jaiotza edo adopzioengatik ematen diren laguntzak areagotzea proposatu du, umeen arreta zerbitzuak hobetzea eta seme-alabak zaintzeko prestazioak areagotzea, jaiotzak pizteko eta Euskadin belaunaldi berriak egongo direla bermatu ahal izateko neurri gisa.

Josu Erkorekak zentzu horretan adierazi duenez “Euskadin gizartearen zahartze prozesuan gaude murgilduta jaiotze tasak behera egin duelako eta bizitza itxaropenak gora egin duelako", horri lotu behar zaio "gazteak etxetik gero eta beranduago doazela" eta, beraz, "familia berria sortzeko prozesua atzeratzen dutela". Errealitate honek "Zailago egiten du belaunaldi berriak aurrekoa ordezkatzeko prozesua" eta arazo horri aurre egin beharko diogu "familiari laguntzeko neurriekin, baina, bereziki, bizitza pertsonala,familia eta lana uztartzeko neurrien bidez" .

Sopelanan egin den ekitaldian, Josu Erkorekak banan-banan azaldu ditu EAJ-PNVk bere egitasmoan arazo honi aurre egiteko jasotzen dituen eta Iñigo Urkullu Lehendakariak hurrengo legealdian abian jarriko dituen neurriak. Erkorekaren hitzetan "bigarren seme edo alabagatik hiru urteroko emango ditu (gaur egun bi dira)" . Labur esanda, Euskadin jaiotzari emandako laguntzen markoa honakoa izango litzateke:

  • Laguntza ekonomikoa lehen seme-alaba izateagatik; urteroko bat, 400 eta 900 euro artean.

  • Laguntza ekonomikoa bigarren seme-alabagatik: hiru urteroko (egun bi dira), 400 eta 900 euro artean.

  • Laguntza ekonomikoa hirugarren edo hurrengo seme-alabagatik: zazpi urteroko, 400 eta 900 euro artean.

  • Laguntza ekonomikoak erditze edo adopzio anitzengatik: gutxienez 2000 euro.

  • Laguntza ekonomikoak nazioarteko adopzioagatik: gutxienez 2000 euro

Gainera, Bizkaiko zerrendaburuak azaldu du oinarrizkoa dela umeentzako arreta zerbitzuak eta semeak eta alabak zaintzeko ematen diren prestazioak areagotzea, horregatik EAJ-PNVk honako helburu zehatz eta egingarriak proposatzen ditu:

  • Partzuergoko zentroen kopurua handitzea, egutegia eta ordutegia zabaltzea, familientzako erraztasun handiagoak bermatzeko.

  • Haur arreta zerbitzuetan eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

  • Familiei Haurreskola partzuergoan dagokien parte hartze ekonomikoa arautzen duen araudia aldaraztea, eta plazak emateko irizpideak berrikustea.

  • Haur Hezkuntza zentroetara sartu ahal izateko ematen diren beken hedadura eta zenbatekoa areagotzea.

  • Lan zentroetan haur zaintzarako ekipamendu sare bat sustatzea, lantokietan 50 haurtzaindegi-proiektu pilotuz osatutako sare bat garatuz,   eta 0 eta 3 urte bitarteko eskolaratzea indartuz, Hezkuntza Sailarekin lankidetzan 400 plaza berri eskainiz.

  • Lana eta familia bizitza uztartzeko gaur egun ematen diren laguntzak egokitzea eta umearen lehen 12 hilabeteetan eszedentziak lehenetsiz, guraso bien ardurakidetasuna sustatuz eta behar bereziak dituzten familientzat lanaldi murrizketak  bultzatuz.

  • Eusko Jaurlaritzak  gizarte eragileekin lankidetzan lanaldi egokiak ezartzeko hasitako bidea finkatzea.

  • Aitatasun eta amatasun baikorra bultzatzeko programak sustatzea, antolaketa eta kudeaketa lanean Udalak, ikastetxeak eta Hirugarren Sektoreko ordezkariak inplikatuz.

Amaitzeko, Josu Erkorekak baieztatu du Iñigo Urkuluren Eusko Jaurlaritzak orain arte egindako bidetik lan egingo duela gazteei etxebizitza alokatzeko erraztasunak emateko, familiak sortzeko adina aurreratu ahal izatea xede.