Prentsa Aretoa
Berriak
2017/03/24
Armagabetzearen aurrean “pozez eta itxaropentsu nago eta behin betiko izango delako esperantza dut”, esan du Itxaso Atutxak
“Diskrezioa” eskatu du prozesua bermatzeko eta arriskuan ez jartzeko, eta Madrilgo hedabide batzuetan agertzen dena “zentzugabekeria hutsa” baino ez dela kritikatu du, hitz horiek “elkarbizitzaren kontra” doazela tamalduz
Itxaropentsu mintzatu da Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidente andrea, Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan ETAren armagabetze prozesuaz. “Pozez eta itxaropentsu nago eta behin betiko izango delako esperantza dut”, esan du, baina oraindik apirilaren 8rako “denbora luzea falta denez”, “diskrezioz” jokatzea eskatu du prozesuak behar duen legaltasuna bermatzeko.
Ildo beretik, Atutxak bat egin du Jonan Fernándezek, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak, ostegunean egindako adierazpenekin. Hedabideetan zabaltzen hasi den zarata armagabetzea honda dezakeela baieztatu du burukide bizkaitarrak. Buruzagi jeltzalearen hitzetan, “hedabideak oso modu desberdinetan tratatzen ari dira” armagabetzearen inguruko informazioa, eta garrantzi handiko iturri direla gehitu du. “Batzuek landu egiten duzue eta beste batzuek ez dakit zeren bila dabiltzan; ez dakit bake prozesuan zenbateraino sinesten duten”, penatu da. “Uste dut Madrilgo hedabide batzuk beren munduan bizi direla, euren guda egiten ari direla; entzuten ditugun gauza batzuk zentzugabekeria hutsa baino ez dira”, eta “arriskua” badagoela baieztatu du. “Batzuek guztion ahalegin honekin bat egiten duzuela eta beste batzuek beste bide bat hartu dutela” argi dago. “Egia da azken hauei gutxi arduratzen diela ez bakeak bera bakarrik, elkarbizitza eraikitzeak ere, eta horrek bai arduratzen nau. Ez dakit dakiten zein beharrezkoa den gizarte honentzat bizitza hori eta elkarbizitza hori eraikitzeak”, adierazi du.
Beste gai batzuen artean, BBBko presidente andrea Katalunian alde bakarreko galdeketa egitearen inguruan mintzatu da eta EAJ-PNVk izango duen jarrera aurreratu du. EAJ-PNV orain arte egin duen moduan, “ondoan eta laguntzeko prest” egongo da. “Beti esan dugu, nahiz eta bideak desberdinak izan” eta bai Euskadi bai Katalunia “egoera desberdinetatik gatozela”, baina horrek “ez du kentzen katalanak euren bidea aukeratu dutela jakiteak, askatasunean eta demokratikoki, eta batez ere, era bat legearen barruan”, esan du Atutxak. Beraz, “gogorra da ikustea Auzitegi Konstituzionalaren aldetik berriro ere mehatxuka hasi direla”. “Nork eta parteko den tribunal batek, gainera; eta honetan Kataluniak ez du bermerik”, tamaldu da.
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2025/10/27
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















