Prentsa Aretoa

Berriak

2017/10/21

Andoni Ortuzar: “Pertsonak eta antolakuntza dira EAJ-PNVren giltzarri nagusiak”

Trapagarango batzokia berreskuratu zeneko 40. urteurrenaren kariaz egin den ospakizunean Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak adierazi du printzipio horiek izan zirela 1936ko altxamendu kolpistaren ondoren “oroimena eta duintasuna” berreskuratzea ahalbidetu zutenak

rss Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar: “Pertsonak eta antolakuntza dira EAJ-PNVren giltzarri nagusiak”

ARGAZKIA JAITSI

“Pertsonak eta antolakuntza dira EAJ-PNVren gako nagusiak” baieztatu du Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaur goizean eskaini duen hitzaldian. Bere hitzetan printzipio horiek dira 1977an Trapagarango batzokia berreskuratzea ahalbidetu zutenak, eta berretsi egin du Trapagarango batzokia berreskuratzen lagundu zutela Falangeko indarrek 40 urte lehenago EAJri bere egoitza kendu eta okupatu ondoren. “1977 urtean berreskuratu ziren oroimena eta duintasuna, 36ko altxamendu kolpistaren ondoren normaltasunera itzuliz” baieztatu du.

Horrela mintzatu da Ortuzar Trapagarango batzokia berreskuratu zeneko 40. urteurrena ospatzeko, gaur goizean herri honetako jeltzaleen egoitzan ospatu den ekitaldian. Ortuzarrekin batera ekitaldia eta ospakizuna ehunka alderdikide eta alderdizalerekin partekatu nahi izan dute Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Joseba Aurrekoetxea talde jeltzalearen Antolakuntza burukide arduradunak eta Manu Tejada BBBko burukideak.

EBBko presidenteak gaurko ospakizuna baliatu du egoitza jeltzale horretan berak bizi izandako bizipen batzuk gogora ekartzeko. “1979ko abendua zen, Leizaola Lehendakaria erbestetik itzuli zen eguna. Benetan ekitaldi hunkigarria egin ondoren, eskualdeko segurtasun antolakuntzakoek hementxe afaldu genuen, Trapagarango batzoki honetan.  Benetan egun bizia izan zen, ilusioz eta emozioz betea” gogoratu du. Ildo beretik, Ortuzarrek batzokien figura aldarrikatu du EAJ-PNVren sinbolo diren aldetik: “Gure labela dira”, baieztatu du. “EAJ-PNVren adierazle nagusiak dira. Gure antolaketa guneak dira, gauza guztien sorburu. Ez dago alderdirik gure presentzia publikoa edo gure antolaketa duenik. Eta, zerbait ondo egin badugu, hori izan da batzokien ateak zabaltzea eta udalerrietako bizimoduaren ardatz bihurtzea, Trapagaranen ere bai” baieztatu du.

Iñaki Pedrosa Trapagarango erakundeko alderdikidea izan da 1977ko abuztuaren 26 historiko hari buruzko zertzelada politikoak eman dituena, 16 urte zituela batzokia berreskuratzeko ekintza horren lekuko izan zelarik. “Etzean Alderdiaz hitz egiten zen, baina kalean hitz bakar bat ere ez. Franco hil zenean, elkarrizketak etxeetatik kaleetara irten ziren eta bai ilusioa sortu zigula berdin pentsatzen genuenok zenbat ginen ikusteak”, azaldu du. Gogoratu duenez, batzokia zegoen eraikina San Ramón Nonatoren jaietan berreskuratu zen. “Batzokian sartu ginen, Ikurrina jarri genuen eta Alderdiaren kartela eskegi genuen. Ikaragarriak orduko ilusio eta energiak!. Lortu egin genuen” gogoratu du.

Baina, denboran atzean egin behar dugu meatzaldeko herri honetako egoitza jeltzaleen lehen urratsak goratzeko, Trapagaranen hiru batzoki izatera iritsi baitziren. 1908ko uztailean Trapagarango lehen batzokia inauguratu zen gaurko egoitza dagoen toki berean eta berariaz eraiki zen eraikinean. Hilabete batzuk lehenago, beste batzoki bat zegoen Ugarte auzoan eta urte bete geroago, 1909an hirugarren bat inauguratu zen La Arboleda auzoan. 1936ko altxamendu frankistaren ondoren, Eskontrillarra batzokiko eraikina kolpistek hartu eta okupatu zuten eta 1938ko ekainean Espainiako estatuak orubea lapurtu zuen eta Falange Española de las JONS-en izenean inskribatu zuen, EAJ-PNVren hainbat eraikinekin gertatu zen bezala. Klandestinitate aldi gogor eta latza bizi behar izan genuen baina azkenean 1977ko abuztuaren 26an batzokiaren benetako jabea zen EAJ-PNV batzokian sartu eta  egoitzaren jabe egin ahal izan zen.