Prentsa Aretoa
Berriak
2018/01/17
“2018an pausuak ematen jarraituko dugu, krisitik irtetze eta Euskadirentzat Estatus Berrirako akordio bat lortze aldera”
Jeltzaleen talde parlamentariak aurtengo lehen bilera egin du gaur goizean, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru. Ikasturte politiko berriko lehentasunak zehaztu dituzte, legealdi hasieran ezarritakoari jarraituz: kalitatezko enplegua sortzea, giza garapena, bakea eta bizikidetza finkatzea, eta egungo Gernikako Estatutua erreformatzea
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak urteko lehen bilera egin du, Iñigo Urkullu Lehendakariak gidatuta. Legealdiko lehen urtean bultzatutako lanari errepasoa egin, eta otsailean hasiko den bilkuraldi berrirako zereginak zehaztu dituzte. EAJ-PNVk bere borondate irmoa berretsi du akordio eta adostasunak bultzatzeko, Euskadiren modernizazioa eta aurrerabidea ahalbidetzeko. “Zortzi lege-proiektu eta –proposamen dauzkagu Jaurlaritza honek eta babesten dugun taldeok bultzatuta. Gure helburua da lege horiek eta etorriko direnak babestea; hori dela eta, akordioaren bidean jarraitzearen alde egiten dugu, herritarren kezka diren arazoak konpontzeko. Gehitu egin nahi dugu, eta guztion ekarpenak kontuan izan. Inora ez garaman eztabaida antzurik ez dugu nahi. Ziur gaude lan eraikitzailea eta elkarlanerako borondatea bidelagun onak direla Herri honen bizi-kalitatea areagotzeko”. Era berean, talde jeltzaleak alderdi guztien ardura eskatu du “alderdikeriei eutsi beharrean, guztiok har dezagun dagokigun ardura”. Legebiltzar taldea ziur dago 2018.a urte emankorra izango dela akordio-politikari eta legegintzari dagokienez. “Ekimen guztien tramitazioari bultzada emango diogu, eta sendo egingo dugu aurrera, aurten jarduera hori ez dadin moteldu edo mantsotu”.
Urteko lehen bileran landutako gaien artean, egoera ekonomikoak eta enpleguak izan dute hitzartzeen interes handiena. “Erakunde- eta aurrekontu-egonkortasuna dauzkagu, eta datu ekonomikoek adierazten dute bide onetik goazela. Enplegua sortzen eta konfidantza berreskuratzen ari dira. Baina gehiago egin beharra daukagu. Langabezia-tasa gutxitzeko eta enplegua sortzeko egingo dugu lan, eta hori guztia, inor atzean utzi gabe”. Jeltzaleek eutsi egin diote legealdi hasieran ezarritako erronkari: langabezia-tasa %10etik behera kokatzea, eta sortzen diren lanpostuen prekaritatea ekiditea. “Gure konpromisoa, eta baita Jaurlaritzarena ere, kalitatezko enplegua sortzen laguntzea da, eta aukera berriak sortzea, okerren pasatzen ari diren pertsonei laguntzeko, bereziki”.
Autogobernuaren alorrean, EAJ-PNVrentzat, 2018 honetan unea iritsi da eguneratzea eta sakontzea ahalbidetuko duten oinarriak adosteko. “Ponentziaren lanek erritmo onean aurrera egitea espero dugu, urteko lehen hilabete hauetan printzipio batzuk ezartzeko, balioko dutenak testu artikulatu berri bat idazteko”. Alderdi abertzaleak gaineratu duenez, gogor ahaleginduko da akordio ahalik eta zabalena eta pluralena bilatzeko. Horretarako, “guztiok malgutasun politikoz jardun beharko dugu”, argi izanik hainbat gaitan bat gatozela, besteak beste, Autogobernua defendatzeko beharra, estatus juridiko-politiko berri bat eskatzea edo Gernikako Estatutuan transferitzeke dauden eskumenak. “Konpromiso batzuetan ziurtasunez egin dezakegu aurrera”.
Horrez gain, EAJ-PNVk espero du ETAren behin betiko amaiera aurten izatea; aro hori atzean ahalik eta lasterren utzi, orduan eta hobe.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25