Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/14

Zierbenako EAJ-PNVk erabaki du Iñigo Ortuzar izango dela, berriz ere, alderdi jeltzalearen alkategaia

Etorkizunera begira, buruan daramatza herria hazi arazten jarraitzeko proiektuak eta ideiak, herritar guztientzat ongizate eta bizitza kalitate hobea bermatu ahal izateko

rss Ezagutzera eman
Zierbenako EAJ-PNVk erabaki du Iñigo Ortuzar izango dela, berriz ere, alderdi jeltzalearen alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

Zierbenako EAJ-PNVk gaur eginiko uri batzarrean aho batez erabaki du Iñigo Ortuzar izango dela, berriz ere, EAJ-PNVk 2019ko udal hauteskundeetan talde jeltzaleak aurkeztuko duen zerrendaburua. Ortuzar gaur egun ere bada Ezkerraldeko kostako udalerri honetako alkatea.

Hautagai jeltzaleak 58 urte ditu, ezkondua da eta bi seme ditu. Zuzenbidean lizentziatua da, Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa da eta bere ibilbide politikoa bere herrian egin du nagusiki. 1993an eta 1994an Abanto-Zierbenaren desanexioa lortu zuen Batzorde Kudeatzaileko presidentea izan zen. 1995ean Ortuzar EAJ-PNVren alkate izan zen eta agintaldia errepikatu zuen 1999tik 2003era bitarteko legealdian. Oso kirolzalea da, bereziki gustuko ditu arrauna, futbola eta katxete boloak “Zierbenako herri kirola”, azaldu du Ortuzarrek.

Zierbenako alkateak EAJ-PNVri eskertu nahi dio alderdikideek adierazi dioten babesa, berriro ere bera izan dadin aginte makila eta ardurak bere gain hartuko dituena. “Lorpenak etorri zaizkigu EAJ-PNV Udalean ordezkatzen duten zinegotziek eginiko lan eskergari esker. Lantalde bikaina izan dut ondoan, batasunarekin eta ilusio handiarekin eta, gainera, lagunak ere bagara”.

“Zierbena goitik behera aldatu da azken urteotan guztiotan. 2015etik aurrera herritarrek hainbat hobekuntza ikusi dituzte udalerriko auzo guztietan. Horien artean azpimarratu nahi nituzke azpiegiturak: bideak asfaltatu dira, saneamendua berriztatu da, markesina berriak, argiteria hobetu da herriko lekurik ilunenetan. Baina egin dugun apusturik handiena izan da Zierbenako sei auzoetako etxeetara zuntz optikoa eramatea. Lan handiak eta etengabeko negoziaketek emaitzak eman dituzte azkenean. Benetan pozik nago herriarentzat lortu dugun berrikuntza honekin”, azpimarratu du hautagaiak. Zierbenari itxura atseginagoa eman dioten hobekuntzak ere aipatu nahi izan ditu. “Kiroldegirako sarbideak, La Arenako aparkalekua handitzeko lanak eta auzo osoan jarri den argiteria, umeentzako jolasak, gazte lokala, eta abar”.

Etorkizunera begira, Iñigo Ortuzarrek buruan daramatza Zierbena hazi arazten jarraitzeko proiektuak eta ideiak, herritar guztientzat ongizate eta bizitza kalitate hobea bermatu ahal izateko.