Prentsa Aretoa
Berriak
2018/02/10
Martín Crespo izango da Lanestosako zerrendaburu jeltzalea
Alkategaiak azpimarratu du legealdi berrirako daukan helburu nagusia dela “biztanleriak behera ez egitea lortzea”
Martín Crespo izango da Lanestosako EAJ-PNVk datorren urteko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategaia. Hiribilduko Uri Buru Batzarrak erabakiaren berri eman du EAJ-PNVren alderdikideek aho batez aukeratu ondoren.
Alkategaiak azpimarratu du legealdi berrirako daukan helburu nagusia dela “biztanleriak behera ez egitea lortzea”. Xede horrekin bi ekimen bultzatuko direla iragarri du “industrialdea eraikitzea eta herrian sortuko diren lanpostuak, nagusiki, lanestosarrentzat izan daitezela”.
Crespok aisialdi jarduerak eta kultur aktibitateak bultzatu nahi ditu herriko nagusi, gazte eta txikientzat. “Lanestosan aktibitate programa zabala daukagu, besteak beste herriko jaiak, azokak, bilerak, abesbatzen kontzertuak, kirol jarduerak, eta abar. Gure taldearen helburua da daudenak bultzatzen jarraitzea eta herritar guztientzako eskaintza hobetzea”, gaineratu du.
Martín Crespok 47 urte ditu eta abeltzaina da. 10 urteko neska baten eta 5 urteko mutiko baten aita da, eta libre geratzen zaion denbora apurra beraiekin herritik paseatzea du gustuko. Gaztetan pala jokalaria eta Arku Dantzako dantzaria zen aitaita eta aitaren tradizioarekin jarraituz. Orain, tradizio horrekin alabak eta semeak jarraitzea nahiko luke.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25