Prentsa Aretoa

Berriak

2018/04/12

Iurretako EAJ-PNVk Iñaki Totorikaguena Sarrionandia aukeratu du 2019ko hauteskundeetarako alkategai

“Agintaldi honetarako prestatu genituen proiektuak amaitu behar ditugu eta hiritargoak babesa ematen badigu, jarraitu egingo dugu Iurreta bizitoki bikain bihurtzen, egunez egun gure ongizatea eta bizitza kalitatea hobetzen”, dio hautagaiak

rss Ezagutzera eman
Iurretako EAJ-PNVk Iñaki Totorikaguena Sarrionandia aukeratu du 2019ko hauteskundeetarako alkategai

ARGAZKIA JAITSI

Iurretako EAJ-PNVk Uri Batzarrean aho batez aukeratu zuen Iñaki Totorikaguena Sarrionaindia joan den martxoaren 23an 2019ko udal hauteskundeetan herri horretako alkategai jeltzalea izan dadin. Totorikaguenak azpimarratu nahi duenez “lehen egunean bezain gogotsu eta kementsu nago, edo gehiago agian. Alderdiaren babesarekin eta Iurretako arderdikideen estimuarekin. Orain, agintaldi honetarako prestatu genituen proiektuak amaitu behar ditugu eta hiritargoak babesa ematen badigu, jarraitu egingo dugu Iurreta bizitoki bikain bihurtzen, egunez egun gure ongizatea eta bizitza kalitatea hobetzen”. Iurretako gaurko alkateak 48 urte ditu, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da eta Iurretako alkatea da 2007tik.

Totorikaguenak legealdi honetako lehen urteetan egindakoak azpimarratu nahi ditu: “Liburutegia berriztatu dugu; Askondo oinezkoentzat prestatu eta estali dugu; Apolonia Deuna auzorako bideak hobetu dira eta bidegorriari jarraipena eman zaio, eta hiritarrei arreta emateko zerbitzua sortu dugu, Iurretan herritarren eta Udalaren arteko harremanak errazagoak eta arinagoak izan daitezen”.

“Agintaldi hau amaitzeko geratzen zaigun denbora honetan Iurreta eguneratzen jarraitzeko planak ditugu. Urteotako nahia eta laster errealitate bihurtuko dena da N-634 errepidea eraldatzea eta berrantolatzea, eta proiektua eta hitzarmena laster burutuko dira. Uda baino lehen Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmena izenpetu ahal izatea espero dugu”, gaineratu du alkateak.