Prentsa Aretoa

Berriak

2018/05/02

Iñigo Zuloaga López de Letona, Lemoako EAJ-PNVk alkatetza berreskuratzeko aurkeztuko duen alkategaia

Konfiantza osoa dauka bere lantaldean eta uste osoa dauka Lemoaren alde lan egingo dutela

rss Ezagutzera eman
Iñigo Zuloaga López de Letona, Lemoako EAJ-PNVk alkatetza berreskuratzeko aurkeztuko duen alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Zuloaga López de Letona aho batez aukeratu zuen atzo Lemoako Uri Batzarrak. Alkategaiaren eta bere lantaldearen helburuetako bat izango da Lemoako alkatetza berreskuratzea. Gaztea, dinamikoa eta elkarrizketa zalea da, eta ondo ezagutzen ditu Lemoan bizi diren herritarrak eta beren beharrak. Horiek dira Arratia eskualdeko herri honetako EAJ-PNVk hurrengo hauteskundeetan aurkeztuko duen hautagaiaren ezaugarrietako batzuk.

Iñigo Zuloagak konfiantza osoa dauka bere lantaldean eta uste osoa dauka Lemoaren alde lan egingo dutela. “EAJ-PNVk Lemoako Udala berriz ere lideratzera iritsi nahi dut erabakimenez, irizpide argiz eta batasunez. Horregatik, argi daukagu lemoarren konfiantza jasoko dugula eta gure herriko alkatetza berreskuratuko dugula”, esan du.

Alkategai jeltzaleak 42 urte ditu, euskalduna da eta ekintzaile trebatua da. Ondo ezagutzen ditu bere udalerriko lan esparrua eta bizitza soziala. Herriko hainbat langile dituen enpresak kudeatzen ditu. Gaur egun Uri Buru Batzarreko lehendakaria da (azken bi legealdietan) eta lehenago Uri Buru Batzarreko idazkari eta batzarkidea izan zen.