Prentsa Aretoa
Berriak
2018/05/29
Esther Apraiz Fernández de la Peñak Derioko alderdikideen konfiantza berretsi du
Gaur egungo alkatea izango da, berriz ere, herriko EAJ-PNVk 2019ko udal-hauteskundeetan alkatetzarako aurkeztuko duen zerrendaburua
Esther Apraiz Fernández de la Peña, Derioko gaur egungo alkatea, EAJ-PNVk datorren urteko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua izango da, berriz ere. Apraiz Derioko EAJ-PNVren Uri Batzarrak aukeratu zuen iragan maiatzaren 10ean egin zuen bileran. Berraukeraketari “ilusio handiz” ekin nahi dio, oraingo legealdian hasitako proiektuei jarraipena emateko gogoz eta berriak martxan jartzeko asmoarekin, “Derioko herritarrek hala erabakitzen badute”. Hautagaiak argi dauka “hainbat gai” daudela oraindik “Udaletik jorratu behar direnak”, eta zera azpimarratu du “herriari entzuten jarraitu behar dugu herritarrek eskatzen dizkiguten hobekuntzak egiteko eta derioztar guztien bizitza kalitatea hobetzeko proiektuak eta ekimenak abian jartzeko”.
Hautagai jeltzaleak ez du bere lantaldea ahaztu nahi: “Egitasmo honen burua naizen arren, lantalde zoragarria daukat atzean eta ez dut aukera hau galdu nahi Udalean eta kalean ematen didaten babesa eta laguntza eskertzeko. Lantalde indartsu eta sendoa gara, eta hori agerian dago lan egiteko orduan”. Azken urte hauetan, Apraizen gobernu taldeak abian jarri ditu herriari zerbitzu gehiago ematea ekarri duten neurriak eta proiektuak. Erabaki horien adibide batzuk dira kirol instalazioak hobetzeko lanak (hurrengo hilabeteotan kiroldegiko instalazioak handituko dira eta Ibaiondo futbol zelaiko belartza berriztatuko da) eta joko eremu ezberdinak hobetzekoak; berurbanizatzeko lanak, hauen artean Euskal Herria kalean eginikoak, eta Eskolako jolastokian eraiki den aterpea. Derioko alkateak era berean azpimarratu du hiru enplegu plan jarri direla abian eta horien barruan langileak kontratatu direla, prestakuntza eman dela eta derioztarrak kontratatzeko diru-laguntzak eman direla. Horiek dira oraingo legealdian gauzatu diren proiektu nagusietako batzuk.
Apraizek era berean azpimarratu du Udala herritarrengana hurbildu dela ‘Gertuan’ herritarrei arreta emateko hasi den zerbitzuarekin: “Herritarren parte hartzerako bideak zabaldu dira, zinegotziekin hitz egiteko topaketak, focus-group delakoak, gizarte sareak”, azaldu du. “Niretzat, jendearekin egotea, herritik ibiltzea, Derio bizitzea, oso garrantzitsua da herriari entzuteko eta herria sentitzeko . Herriari entzuteko, herrian behar dut izan”, aitortu du.
Hurrengo urteetara begira, hautagai jeltzaleak azpimarratu nahi izan du adin guztietako herritarrentzako jarduerak eta aisia bultzatu beharra dagoela. ‘Break On Stage’ ekimenaren finalak, Magiaren Azoka, Kepa Junkeraren laguntzarekin ELA gaixotasunak jota daudenen alde eman zen kontzertua… dira egin nahi dugun bidearen adibideetako batzuk”.
Esther Apraiz Fernández de la Peña Zuzenbide Juridiko-Ekonomikoan lizentziatua da eta 42 urte ditu. Ezkonduta dago eta 11 urteko mutiko baten eta 9 urteko neskato baten ama da. Maite du familiarekin Derio herria gozatzea. “Herri bizia da, dinamikoa, elkarte sare parte hartzailea dauka”, azpimarratu du. Oso kirolzale eta irakurzalea da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25