Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/05

Ekaitz Mentxaka Corral “gogotsu” dago EAJ-PNVren proiektua Ugao-Miraballesen lideratzen jarraitzeko

Udal kudeaketa goitik behera ezagutu izanak abalatzen du gaur egungo alkatea herriko zerrenda jeltzaleko buru izaten jarrai dezan

rss Ezagutzera eman
Ekaitz Mentxaka Corral “gogotsu” dago EAJ-PNVren proiektua Ugao-Miraballesen lideratzen jarraitzeko

ARGAZKIA JAITSI

“Motibatuta sentitzen naiz, beste legealdi bati ekiteko gogotsu, duela bost urte hasi genuen proiektuarekin jarraitzeko ilusioarekin. Hori dena, Ugao-Miraballeseko alderdikideen babesa daukadala jakiteak ematen didan konfiantzarekin”. Hala baloratu du Ekaitz Mentxaka Corralek Nerbioi Ibaizabal eskualdeko herri honetako alkategai jeltzalea izango dela. Gaurko alkatea bigarren aldiz izango da zerrendaburua baina karguan 2013an sartu zen, Izaskun Landaidaren ordez sartu zenean azken hau Emakundeko zuzendari izendatu zutenean. Hautagaiak adierazi duenez indartsu sentitzen da “Ugaoko Udalaren buru izaten jarraitzeko”.

Mentxakak balantze positiboa egin du legealdiak hiru urte bete dituela: “Ugao-Miraballes hainbat alderditan hobetu da eta herritarrek ikusi dute hainbat gauza egin direla beren ongizatea hobetu dutenak. Legealdi honetan egin diren lanen artean aipatuko nuke,esaterako, RENFE geltokiko irisgarritasuna hobetzeko egin den lana; institutu berria; haurreskolako plaza kopurua igo izana; HAPOa abian jarri izana eta umeen jolasgunea estali izana, besteak beste”.

Edozein kasutan, gaur egungo alkateak uste du hiribilduak hurrengo urteetan ere aurrera egiten jarraitu behar duela. “Nire ustetan, hurrengo legealdiko bi erronka handiak izango dira,alde batetik, Ugao-Miraballes eskualdeko gainerako herriekin lotuko dituen bidegorria eraikitzea eta, bestetik, ugaotarrei zerbitzu anitzak eskainiko dizkien erabilera askotarako gela eraikitzea”.

Ekaitz Mentxaka Corralek 43 urte ditu, ezkondua da eta bi alabaren aita da. Lanak uzten dion denbora apurra dedikatzen du familiarekin eta lagunekin egoera. Kirolak interesatzen zaizkio, futbola eta pilota bereziki. Gustuko du Ugao-Miraballeseko giroa: “Herri bizia da, bizitoki atsegina, familia izateko aproposa. Gainera, uste dut oso zerbitzu onak dituela. Urteko ezinbesteko hitzordua da Udiarraga jaietako baba-jana eta, jakina, Hiru Tutuko Iturrian bolari bira emateko orduan bertan izatea (1970tik egiten da eta ekitaldi horrekin amaiera ematen zaie jaiei).