Prentsa Aretoa
Berriak
2018/12/12
Itxaso Atutxaren aburuz parteak “ez daude horren urrun” aurrekontuei buruzko negoziaketan, eta baikor agertu da
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak aditzera eman duenez oraindik “denbora badago” lan egiten jarraitzeko eta Euskadiko 2019rako aurrekontuak ateratzeko akordioa lortzeko, eta nabarmendu du erabakiak politikoa izan behar duela
Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea, baikor agertu da gaur 2019ko Euskadiko aurrekontuen inguruko negoziazioa dela eta. Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan eskainitako elkarrizketan esan duenez, EAJ-PNV eta EH Bildu “ez daude elkarrengandik horren aldenduta”. “Benetan sinesten dut akordiorako gogoa daukatela”, baieztatu du, eta aipatu du “erabaki politikoa horren guztiaren gainetik” jarri beharko litzatekeela.
“Borondatea erakutsi da eta lanerako gogoa ere bai”, goraipatu du Atutxak, eta bi alderdiek lanean jarraitu dezaten “lasaitasuna” eskatu du. “Oraindik itxaropentsu nago; 14 ordutan badago zer lan egin eta zer lortu”, adierazi du Atutxak. “Egia da Legebiltzarreko prozedurak eskatzen duela gaur gauerako erantzun bat izatea, baina ez dut uste, heldu garen puntura helduta ,EH Bilduk hori bideratuko ez duenik; gatxa izango litzateke baita publikoki ere jarrera hori azaltzea”, deitoratu du burukide bizkaitarrak. “Bik akordio bat lortu nahi badute, bien borondatea behar da”; bai EAJ-PNVk bai EH Bilduk “borondatea erakutsi dute eta lanerako jarrera ere bai; gaur,” azken bultzada bat eman behar zaio”, zehaztu du.
Itxaso Atutxaren ustetan, akordioa “ez da alderdien onurarako bakarrik” izango; “momentu honetan lortutakoa eta mahai gainean dagoen akordioa herritarrentzat ere oso ona da”. Halaber, aditzera eman du EAJ-PNV eta EH Bilduren arteko akordio bat, “datorren urtera begira ere”, ona litzatekeela, erakutsiko lukeelako “herri honetan akordioetarako gaitasuna badagoela” eta bi alderdi abertzale nagusien artean egiten bada, “aurrerapauso handia” litzatekeela euskal politikagintzan.
Itxaso Atutxa VOX alderdiak euskal politikagintzan leku bat izatearen hipotesiaren inguruan mintzatu da gaurko elkarrizketan. Bizkaiko exekutibaren arduradunak ez du ikusten Legebiltzarrean lekurik izango duenik, baina “neurtu beharko dela” aurreratu du. Dena den, Estatuan agertu izanak “kezkatu egiten nau”, esan du. “400.000 boto Andaluzian, boto asko dira; zuzenean sartzen bada beste erkidego batzuetan, edo Madrilgo Gorteetan, asko baldintzatuko du Estatuko eta Euskadiko politika”, azaldu du. “VOXen partetik entzuten duguna ez da eraikitzailea, hainbat gauza suntsitzearen alde agertzen dira eta hainbat eskumenen kontra agertzen dira. Beraz, atzerapauso ikaragarria izango litzateke”, baieztatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25