Aberri Eguna 2019
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/04/07

EAJ-PNVK “Bizkaiko herri guztietako agendak” aldeztuko dituela esan du Itxaso Atutxak

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak gaurko Mungialdeko Alderdikide Egunean esan duenez “gu gara eskualde osorako proiektu bat eskaintzeko gai garen bakarrak”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, gaur esan duenez EAJ-PNVk defendatuko ditu “Bizkaiko herri guztietako agendak”. Azaldu duenez “Madrilera Euskal Agenda defendatzera goazen modu berean, Bizkaiko herri guztietan gaude, tokian tokiko agendak defendatuz. “Hemen dauden gizon eta emakumeak euren herrientzako agenda bat daukate. Galdetu, landu eta hausnartu duten proiektu bat eskaintzen diete euren herriei, horrekin egiten baita gero Madrilen defendatuko dugun Euskal Agenda”, azaldu du. Eta, hori dena egiten dugu “hiritargoari talde indartsua eskainiz, talde batua eta zentratua, Mungialdeari, Bizkaiari eta Euskadiri proiektu bat eskaintzeko xedez”, bermatu du.

Atutxak Gaurko Mungialdeko Alderdikide Egunean azpimarratu duenez, “beste batzuek arazoak eta gatazka” besterik eskaintzen ez duten bitartean EAJ-PNVk “konponbideak, elkarrizketa eta akordioa” proposatzen ditu “gure herrien onerako”, gure herritarren onerako, horixe delako zerbitzu publikoaren helburua, Alderdi honek bere ADNan duela 124 urte sortu zenetik daukan goiburu eta helburu bakarra delako”. Arrazoi horregatik, “EAJ-PNVk hiritargoaren eskura jarri du “guk eskaini ahal dugun zerbait: seriotasuna eta erantzukizuna. Herri honen zerbitzura eman ditugun 100 urtetik gorako lanaren seriotasuna, hiritargoaren aurrean aurpegia emateko orduan erakusten dugun erantzukizuna”, aurreratu du.

Egunean zehar ospatu da Mungian Mungialdeko Alderdikide Eguna, eskualde osorako hautagaitza jeltzaleak ezagutarazteko egin den jaialdia. Zerrenda hauek osatzen dituzten emakume eta gizonentzat, burukide jeltzaleak bere esker onik zintzoena emateko hitzak izan ditu “egon direnei eta datozenei, bihotzez, eskerrik asko”, amaitu du eskualde osoan aurkezten diren alkategai jeltzaleak aurkeztu baino lehen. Pertsona hauek izango dira Aitor Agirre Urkidi (Arrieta), Begoña Abio Zapirain (Bakio), Ane Legarretaetxebarria Aurtenetxe (Fruiz), Asier Larrabe Uriarte (Gamiz-Fika), Leixuri Arrizabalaga Arruza (Gatika), Gorka Elgezabal Fano (Laukiz), Isaac Amezaga Larrazabal (Maruri-Jatabe), Mª Paz Txertudi (Meñaka) eta Ager Izagirre Loroño (Mungia).

Gaur goizeko ekitaldi politikoan ere parte hartu du Idoia Sagastizabalek, Kongresurako Bizkaiko hautagaiak, eta hitz egiteko izan duen tartean aipatu ditu hurrengo legealdian Madrilen planteatuko zaizkien erronkak (autogobernuaren eta kontzertu ekonomikoaren defentsa; askatasunen, giza eskubideen eta berdintasunen aldeko lana; gizarte politiken bultzada; pentsioak segurtatu…). Baina horien artetik azpimarratu du, “presazkoena” dena: erakundeen egonkortasuna ahalbidetzea. “Plano politikoan gure autogobernuaren onerako aurrerapausoak emango baditugu, egonkortasuna ezinbesteko gertatzen da eztabaida barea eta beharrezko aldaketak eman daitezen”, zehaztu du. Zentzu honetan esan du lana ez dela erraza izango, “baina eragile aktibo izan nahi dugu Euskadi, Bizkaia eta Mungialderentzat. Madrilen erabakigarriak gara eta hala izaten jarraituko dugu”, amaitu du.

FORU ESPARRUTIK TOKI ESPARRURA

Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusi eta berrautaketarako hautagaia, Mungian izan da eta bertan gogoratu duenez “bestela bizi gara bestela bozkatzen dugulako” eta “inguruetatik bozkatzen duten moduan bozkatzen badugu, inguru horietatik bizi diren era berean biziko gara”. Zentzu berean gomendatu duenez “ez gaitzatela engainatu boto baliagarriaren aitzakiarekin; Bizkaiaren eta Mungialdearen alde egiten duen bakarra EAJ delako; garrantzizko gauzetara dagoen alderdi bakarra gurea delako”, aldarrikatu du.

Mungialdeko hautagaien ordezkari gisa hitz egin dute Ager Izagirrek y eta Begoña Abiok. Izagirrek, Mungiako gaurko alkate eta berrautaketarako hautagaiak, aurreratu duenez “Mungiarako proiektu zoragarria daukagu, baina batez ere errealista”. “Hiri Antolamendurako Plan Nagusiari helduko diogu; Legardako pista estalia eta Larretako futbol 7ko zelaia hobetu nahi ditugu; auzoekin topera jarraitzen dugu eta adinekoen eta gazteriaren bizitza kalitatea hobetzera bideratutako politikak lehenetsiko ditugu”, azaldu du.

Begoña Abiok, Bakioko alkategaiak, Bakioko alkatetzan EH Bilduk eginiko lanaren “balantze negatiboa” egin du eta bere argudioa azaltzeko esan duenez “lau urte daramatzate EAJ-PNVk aurreko agintaldian egin duen lanaren fruituak batzen”. Abiok aditzera eman duenez, beren proposamena bi ardatzetan oinarrituko dute “udalerriko herritarren bizitza kalitatea eta jarduera ekonomikoa bultzatzea”.

Aberri Eguna 2019
Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018