Prentsa Aretoa
Berriak
2019/05/21
Juan Mari Aburto: “Bilboko kaleetan euskara gehiago entzun eta erabil dadila nahi dut”
Beste hainbat neurriren artean, Bilbon euskararen erabilera gehitzea helburu duten plan eta kanpaina berriak aurreratu ditu. “Ekar dezagun euskararen iraultza kaleetara –aldarrikatu du–, euskaraz hitz eginez, euskara ikasiz, praktikatuz, gure hizkuntza maitatuz”
2019.05.21 Juan Mari Aburto - Euskara
MINTZALDIA - 2019/05/21
Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta EAJ-PNVren alkategaiak ondorengo agintaldian euskararen erabilera babestu eta sustatzeko abiaraziko dituen lehentasunezko ildoak aurkeztu ditu gaur, izan ere, Bilbo euskaldunagoa izatea da hauteskunde-programan zehaztutako 10 konpromisoetako bat.
Alketarekin batera agertu dira ondorengo gobernu taldean bidelagun izango dituen zenbait zinegotzi, “udal kudeaketari buruzko prestakuntza eta esperientzia zabala duten gizonak eta emakumeak –ziurtatu du–, den-denak Bilbokoak eta euskaldunak”. Aburtok adierazi duenez, “etenik gabe” lan egingo du Bilbo euskaldunagoa izan dadin, eta hiri moderno eta abangoardista honek euskara berezko bitxirik preziagarrienetakotzat jagon dezan.
Bilbok inoiz baino gehiago euskaraz egiten duela aitortu du, “baina guk gehiago nahi dugu, euskara entzun eta erabil dadila kalean, eskolan, unibertsitatean, saltolkietan, enpresetan... eta Udaletxean bertan. Ekar dezagun euskararen iraultza kaleetara, euskaraz hitz eginez, euskara ikasiz, praktikatuz, gure hizkuntza maitatuz”.
Juan Mari Aburtoren hitzetan, 2019-2023 epealdirako erronka bikoitza da. Alde batetik, euskararen erabilera soziala bultzatzea, gure hizkuntzak presentzia handiagoa izan dezan kulturan, kirolean, lanean eta Bilboko kaleetan... Eta bestetik, euskara Udalaren barruko komunikazio-hizkuntza izan dadila lortzea.
Euskararen erabilera sustatzeko neurriak eta programak
Besteak beste, honako neurri hauek iragarri ditu:
- Bilboko IV. Euskara Plana garatzea
- Euskara sustatzen duten tokiko eragileekiko koordinazioa, lidergoa hartuz
- Euskararen Aholku Batzordea indartzea
- Saltokietan, auzoetan, eskola-kirolean nahiz udal kiroldegietan euskararen erabilera sustatzeko eta Bilboko Euskaltegietan matrikulazioa sustatzeko kanpainak
- Euskararen aldeko gizarte, erakunde zein parte-hartze bidezko ekimenetan modu aktiboan parte hartzea eta antzerkian, musikan, literaturan eta bestelako kultur adierazpideetan euskararen erabilera sustatzea
Era berean, Bilboko Zazpi Kaleetako Unamuno Plazan kokatuta dagoen Euskal Museoa sakon eraberritu eta handitzeko asmoa iragarri du, Euskal Museo Nazionala bihur dadin
Nabarmenak...
BBB
2024/10/09
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25