Prentsa Aretoa
Berriak
2019/09/20
Urkullu Lehendakariaren eta Jaurlaritzaren sendotasuna nabarmendu du EAJ-PNVk
Joseba Egibar bozeramaile jeltzalearen ustez, Eusko Jaurlaritzak egonkortasuna finkatu du Euskadin: herriarekin konprometituako egonkortasuna, ekonomikoki fidagarria, sozialki progresista eta, politikoki, konprometitua autogobernua eguneratzeko beharrezko autoestimarekin eta autoexijentziarekin. “Ez dugu subordinazioan sinisten, bai, ordea, egitura propioetan”
Iñigo Urkullu Lehendakariaren diskurtsoa baloratzeko, Joseba Egibar EAJ-PNVren legebiltzar-taldearen bozeramaileak balioa eman dio Lehendakariak herri normalizatu batean duen lidergoari. Euskal erakundeek normaltasun osoz dihardute. Estatuan, berriz, hauteskundeak errepikatuko dira eta paralisi politiko eta instituzionala da nagusi.
Egibarrek Urkullu Lehendakariak erabilitako “egonkortasun” kontzeptua nabarmendu du euskal Ganberan izandako hitzartzean. Bere ustez, egonkortasun hori ezinbestekoa da herri baten erronkei eta lehentasunei aurre egiteko. “Egonkortasuna ez da komodismoa. Izan ere, komodismoak erosotasunetik eta egoismotik, bietatik edaten baitu; Urkulluk, berriz, egonkortasun konprometitua erakutsi du. Konprometitua ekonomikoki fidagarria den herriarekin, eta konprometitua aurrerapen sozial eta politikoetan. Hori zutoin horiek –ekonomikoak, sozialak eta politikoak- osatzen dute Lehendakariak nabarmendutako egonkortasun-kontzeptua.
Era berean, Egibarrek Euskadiren “egonkortasuna” azpimarratu du, Lehendakaria buru duelarik, espainiar Estatuaren “ahultasunaren” aurrean, Europako “ziurgabetasunaren” aurrean, eta mundu globaleko hainbat “tentsioren” aurrean. “Gure aldundi eta udalak osatuta daude, euskal erakundeek normal dihardute lanean, eta legealdiko urtebete daukagu aurretik aurrera egiten jarraitzeko ekonomiaren berraktibatzean, ekoizpen industrialean, kalitatezko enplegua sortzen, autogobernuan…. Egoera ekonomikoak hobera egin du legealdia hasi zenetik”, nabarmendu du Egibarrek.
Horregatik guztiagatik, Egibarrek oposizioko taldeei dei egin die euskal aurrekontuak negoziatu ditzaten, Euskadik aurrera egiten jarraitze aldera. Urkullu Lehendakariak berak aurreratu bezala, aurrekontu horien helburua desberdintasunei aurre egitea izango da. “Ez bakarrik justizia sozialagatik, baizik eta desberdintasunen aurka egiteak hazkunde ekonomikoa ere dakarrelako”, esan du.
Egibarrek azaldu du alderdi politiko progresistak negoziazio-bidean egon beharko liratekeela –hauteskunde atarian negoziatzeko zailtasunak alboratuta-, legealdi-amaiera itxi ahal izateko eta euskal herritarren alde are gehiago egiteko. “Legegintzaldiko azken urtean sartuko gara. Hiru ziabogako estropadan, hirugarrena egina legoke eta azken luzea baino ez zaigu geratzen. Arraunean badakigu eta helmuga zein den ere badakigu”, amaitu du Egibarrek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25